Telesailak

2012ko 49. astea

Aste honetan erritmoa hartzen joan gara baina, tira, denboraldi-artean gaudela nabaritzen da.
 

 

Revenge 2×09

 
Kulebroi batean ze espero dozu? Maitasun kontuak, mendekuak, ezinezko birak, azpijokoak, gaizto oso gaiztoak eta halakoak. Kapitulu honetan ikusten ditugu? Bai. Baina zeozer falta zaio. Eztakit istorio zentralitik horrenbeste aldendu diren ezen gero eta gutxiago konektatzen dudan. Bale Jack-ek taberna gaizto oso gaizto batzuen eskuetan utzi duela; bale Nolan-ek bere enpresa berreskuratzeko borrokatu duen; bale Daniel-ek nahi duena lortzen duen; Bale Emily pixkat jokoz kanpo galditzen den; baina paktuaren istorio hori? WTF? Horretan gaude…
 

 

Castle 5×09

 
Gabonetako kapitulua, Castle-en estiloan: umorez betea eta fina. Kasua Santa Klaus erahil baten inguruan izateak bere xarma izan du, eta baita gabonetako kontuek duten alegi puntu horrekin.
 

 

Parenthood 4×10

 
Denboraldia hain ondo hasi eta gero, orain dagoen puntua, Lounchonette-aren ingurukoak izan ezik, oso ondo baitago korapilo hori, ez zait batere interesgarria iruditzen. Sarah-ren goraberak (eta hori pertsonaia hau beti gustokoa izan dudala) berdin zaizkit, oso behartuak ikusten ditut; gauza bera Juliaren ingurukoak eta Amber-en mutilagunaren bizitzarekin. Kapitulu osoa oso behartua ikusi dut. Istoria bera eta nik.
 

 

Scandal 2×07

 
Pasaden astean pot egin nueneaz oraingoan nire penitentzia. Oliviaren lankideek daramaten kasua nahiko ez-ohikoa eta bere grazia puntuarekin. Cy-ren senarrak hauteskunde-iruzurraz jabetzen da eta Quinn-ek berarkin geratutakoaz. Oliviak bere mutil berriaren karrera hobetzeko egindako azpijokoek funtzionatzen dute baina horrek ondorio susmagaitzak izango ditu.
 

 

Scandal 2×08

 
Eta ondorio horiek Presidentea tirokatzea eta, hortaz, Presidenteordea Presidente izandatzea da. Orain arte seriean ikusi dugun guztia kapitulu honetan pikutara doa. Kapitulu osoan Presidentearen izendatze ingurukoetaz eta tiroketaren ondorioetaz ari dira. Bai Oliviak zergatik Etxe Zuria utzi zuen eta nola paktukoek dena galtzen duten.
 

 

Person of interest 2×09

 
Makal. Bi istorio egon dira: alde batetik Reese eta Finch bere kapitulu bakoitzeko zenbakiarekin eta bestetik Fusco eta HF-ko kontuak. Ez batak ez besteak ez zaizkit interesatu. Akzio bakarra kapituluaren bukaeran gertatu da eta gainontzekoa, ez, ez nau batere harrapatu.
 

 

Fringe 5×08

 
Bost kapitulu falta dira seriea bukatzeko eta kapitulu honek kulebroi itxura hartu du. Azkenean Peter-en burusoiltzea bertan behera gelditzen da Olivia-ren momentu txepelaren ostean (zer egin diote gure Oliviari?). Eta ginkana ba, hori, aurrera baina itzulipurdika. En fin, eztakit ze ostia egingo duten.
 

Utzi erantzuna