Serie gutxi aste honetan, denak gabonetan pentsatzen edota denboraldi-arteko geldialdirako prest.
Parenthood 4×11
Gabonetako kapitulua eta geldiunearen aurreko azken kapitulua. Azken kapituluetan hartutako hiperdramoi tonuari eutsi diote, azken minutuak izan ezik, puntu efektista batekin kapitulua bukatzen baitute. Gainontzeoa, ba Sararen eta Amberen maitasun bizitzek ibilbide berria hasten dute, Crosby ta Jasminek haur bat nahi dute (berriro halako arkua, en fin…) eta gutxi gehiago. Politena, ene ustez, Papa Noel-en ingurukoa izan da.
Modern family 4×10
Geldialdiaren aurreko azken kapitulua. Euren mailan, tarte atsegin bat pasatzeko. Gloria eta Jay ondo, baina beste lauena kriston katxondeoa izan da. Batez ere Phil eta Mitchell-ena, zelako kabroiak, eta azkenean, ba hori, kriston liada.
Person of interest 2×11
Geldialdiaren aurreko azken kapitulua. Eta azkenean FBI-k Reese antzeman zuen. Korapilo nagusia ondo, interesgarria eta akzioz betea. Fusco eta HFren kontua, nahiko aspertuta nauka, egia esan.
Scandal 2×09
Geldialdiaren aurreko azken kapitulua. Presidentearen atentatuaren inguruko arkuarekin jarraitzen dute bukaera ikusgarri batekin. Manipulazioak, mehatzuak, txantaiak,… denetarik eta, onena dena, Olivia-k ezin ditu gelditu. Honek kulebroi politiko ikaragarriaren maila altua hartu du.
Fringe 5×09
Peter-en burusoiltze prozezuaren inguruko arkua bukatu ostean, burosoiltze prozesua geldituz eta gure Peter berreskuratuz, gauza garrantzitsuetan zentratu gara: irratia eta miniburuila bilatzea alde batetik eta Walter vs Walter bestetik. Azken hau gozamen bat izan da. Bai momentu lisergikoengatik, bai nola bistarazi denagatik, bai Noble-len antzezpenagatik. Eta azken eszena, itxarotekoa bazen ere, ikaragarria izan da. Gainontzekoa, ondo, jarraiera arazo batzuk egonda ere, itxaron daitekena. Orain, galdera, eta misterioa… gure Walterrek irabaziko edo lehengo Walterrek irabaziko eta kriston traizioa egingo ote du?