Telesailak

2013ko 1. astea

Pasaden astean ez genuen serierik eduki eta aste honetan pixkanaka denboraldiak berabiatzen hasi dira. Beno, pixkanaka esaten dudanean bakarrik bi kapitulu izan ditugula esan nahi dut.
 

 

Parenthood 04×12 – Keep on Rowing

 
Oraintxe jaten ari naizen dramoia bere horretan itzuli da: dramoi bat izanda. Baina kapitulu honetan dena hankazgora jarri ostean, agian pixkat pasatu direlaz ohartuta istorioak pixkat arindu dituzte. Esate baterako, Kristinaren minbizia dela eta, kapituluaren hasieran tentsio une handiak ostean, bapatean, Kristinak jokabidez aldatzen du eta kapituluaren bigarren zatian dena erlaxatuago eta atseginagoa da, bukaera benetan eder batekin. Antzeko gauza Crosbyrekin gertatzen da, bere amaginarreba etxean sartzeko kontuarekin. Sarah bere horretan jarraitzen du Hankegaz. Eta dramoi puntu berri bat Julia eta adoptatuko bere semeagaz. Dramoi bat dela jakin badakit, baina aurreko denboraldian bere umore puntuak zituen eta honetan, drama, drama eta drama gehiago.
 

 

Person of Interest 02×11 – 2-Pi-R

 
Emmerson-en zale sutsua naizenen aldetik, kapitulu batean berak zama handiena eramateak poztu beharko nuke. Eta, benetan, tipoa kriston antzezlea da. Baina Reese barik ez da gauza bera. Azkenean bere akzio eszenak oso adiktiboak dira. Reese harrapatuko ote duten dudetan gabiltza, beno, hobe esanda, gidoilariek nola askatuko duten jakinmina dut. Baina asko ez irautea espero dut, ematen dituen ostiekin asko dibertitzen nintzen. Kapitulua ondo, bere bueltekin baina entretenigarria guztiz.
 

Utzi erantzuna