Telesailak

2013ko 2. astea

Beno, badirudi gauzak bere horretara itzultzen direla eta aste honetan, bai, serie nahikotxoren atal berriak izan ditugu.
 

 

Castle 05×10 – Significant Others

 
Catle-en kapitulu bat beti plazer txiki bat da eta, gainera, geldialdiaren ostean itzultzeak gogo handiagorekin hartzeak eramaten nau. Baina atala ez zait bestelako ezer iruditu. Benetan pena handiaz diot. Castle – bere emazte ohi – Becket triangelu horrek joku gehiago emango zuela zirudien eta, momentu honak baditu ere, tira, zeozer falta zitzaion. Eraman duten kasua ere ez zait interesgarria iruditu. Eztakit, pixkat hotz utzi nau atal honek.
 

 

Parenthood 04×13 – Small Victories

 
Dramoiak bere horretan jarraitzen dute lau anai-arreben bizitzetan, azkenaldian gurasoak desagertuta daude. Alan eta Krisina, oraingoan behintzat, drama utzi eta Maxekin zeozer samurragoa tokatu zaie. Sarah-k bere maitasun bizitza kontuekin jarraitzen du, pixkat ziklikoa dena beragaz. Julia eta Joel adopzioarekin arazoak dituzte eta horretan jarraitzen dute, agian bikotean arazoak eragin ditzakenak. Eta Crosby bere amaginarreba etxean edukitzeak sortarazten dizkion buruhausteak. Azkenik Drew-ek kapituluko momenturik latzenak bizi izan ditu eta bere amarekin duen azken eszena horrek aipatzea merezi du.
 

 

Modern Family 04×11 – New Year’s Eve

 
Familia buruak alde batetik, haurrak bestetik. Dena ondo eramanda eta guztiz atsegina, parre momentu askorekin. Ez diot ezer gehiago eskatzen.
 

 

Scandal 02×10 – One for the Dog

 
Gidoilariei dena eskutartetik joan zaienez, orain guztia berbideratzea zaila dute. Eta atal honekin saiatu dira, beste kontu bat da lortu duten. Azken finean, bai, eragindako korapiloa askatu dute baina pixkat behartuta izan dela iruditu zait. Behintzat gauza batzutan serie honek duen xarma berreskuratu dute (lantalde osoa martxan ikustea) eta hori eskertzekoa da. Eta bukaerako eszena, beno, ba horixe, behartuta, dena behartuta.
 

 

Person of Interest 02×12 – Prisoner’s Dilemma

 
Atal honetan Reese gehiago ikusi dugu, bai bere kideohiarekin zuen erlazioa bai gartzelan dagoela. Gainera Elias-egaz duen hartuemona be dibertigarria da, Colantoni ikustea beti plazer bat da. Berez kasurik ez da egon, beno, Armeniar batzuk, top-model bat eta Fusco, baina umore bikainarekin eraman dute hori. Dena Reese askatzearekin lotuta egon da. Azken eszenak barne, tentsioa asko handitu dena, batez ere bukaerako cliffhanger horrekin.
 

 

Fringe 05×11 – The Boy Must Live

 
Eta azken txanpan sartu gara. Gauzak arin dabiltza azaltzen eta bideratzen. Baina horrenbeste buelta ostean bukatzea bukatzen den moduan, bai, seriaren bukaeran gaudelako izan da. Benetan, horrenbeste buelta eta dena ti-ta batean azaldu eta aldatu. Horrela ezin daiteke bizi, benetan. Ginkana bukatu dela dirudi, plana zein den jakin dugu baina… dena hankazgora utzi dute! Bi eszenarekin gelditzen naiz: Walter tankean eta Windmark jazz-aren erritmoa jarraitzen.
 

Utzi erantzuna