Aste honetan serie handi bat bukatu zaigu, Fringe, eta gainontzekoak bere martxa hartu dute.
Revenge 02×11 – Sabotage
Modako kulebroia itzuli, itzuli da eta bere konspirazio, azpijoko eta gainontzekoekin. Beti bezala kapituluan zehar gauza askok buelta asko ematen dituzte gauzak bere horretan geratzeko. Emily-k nahi duena lortzen du baina ez dakit ze eragin izango duen. Nolan-en aurkako traizio iturria nor den argi ikusten da (susmoak ez genituenez eta…) eta gainontzekoa, beti bezala, Conrad vs Victoria, tabernarko kontu aspergarria, etab.
Castle 05×11 – Under the Influence
Bai, bai, Castle-len kapitulu klasikoa. Bai istorioa nola eramaten den bai guztiek ematen dioten puntu umoretsu horregatik. Becket eta Castle-en arteko harremanak ez du horrenbeste dena nahastu eta bakarrik txantxak egiten dituztenean, dramatismoan sartu gabe, eskertzekoa da. Kasua, beti bezala, gauza bat dirudi eta azkenean beste guaza bat da. Expositok pisu asko hartzen du kapitulu honetan eta ezezaguna genuen alderdi (eta istorio) bat ezagutzen dugu.
Parenthood 04×14 – One Step Forward, Two Steps Back
Azkenaldian Alan-ek seriean pisu gutxiago duela iruditzen zait eta kapitulu honetan, berari egokitu zaiona oso urria izan da, asko jota, behin minbiziaren dramatismo guztia gaindituta, Kristinak Max-i makinaren kontuarekin laguntzea. Alan-ek familian zuen pisua Crosby-k hartu duela dirudi, bere amaginarrebarekin dituen arazoak nahiko ondo eramanda eta Julia-ri kriston speech-a bota. Juliak adopzioarekin dituen dudak alde batera uztea eramaten du Crosby-k esandakoa eta minidrama hori badirudi konpontze bidean doala. Konpontzen ez dena Sarah-ren bizitza sentimentala da, bi gizon bere bihotzaren bila. Dena dibertigarriagoa zen Hank hain inbolukratua ez zegonean. Ryan-en berragerpena soberan zegoela iruditzen zait.
Pretty Little Liars 03×14 – She’s Better Now & 03×15 – Mona_Mania!
Dirudinez nire “Guilty Pleasure”-a pasaden astean itzuli zen. Arazorik ez, aste honetan bi kapituluak ikusi eta listo. Egia esan istorian beran ez dute asko aurreratu bi kapitulu hauetan. Hauek bere martxan jarraitzen dute, bidezidor eta arazo erromantiko gatzgabetu asko sartuta. Orain korapiloek ez gaituzte inora eramango baina bitartean tentsio eta drama une sinesgaitzak biziko ditugu.
Modern Family 04×12 – Party Crasher
Manny-ren urtebetze ospakizuna bere anaiaren jaiotzean bukatzen da. Normalean biano hunkigarriagoa, parreak bota bai, baina honako hau, batez ere Jay-ren azken gogoetarekin, kapitulu xamurra egiten du.
Scandal 02×11 – A Criminal, a Whore, an Idiot and a Liar
Aurrekoan istorioa zuzentzen hasi zuten eta kapitulu honetan horretan jarraitu dute, istoria berbideratzen. Presidentea bere lanera itzultzea eta Presidente kanpaina nolakoa izan zen azaltzen digute. Oliviari bere aurrean hainbat arazo sentimental jartzen zaizkio. Kapitulua oso efektista da, bidezidor askotik ibiltzen dena azkenean bi istorioak puntu berera heltzeko: Fitz-ek bere moduan gauzak lortu lortzen ditu.
Fringe 05×12 – Liberty & 05×13 – An Enemy of Fate
Eta Fringe bukatu zen. 5 urte ostean bukaera ezinhobea eman diote serie handi honi. JJ Abrams eta bere mutilek bukaera efektista ta konplexuak egiten onenak dira. Negar, parre eta irri egin dut, akzioa, tensio uneak eta barne erreferentzia pilo azken bi kapituluetan. Beste aldeari nola joan zaion ikusi dugu, Peter eta Walter momentu hunkigarriak utzi dituzte, Walter-ek Astrid-i Astrid deitu, Gene azkeneko aldiz ikusi dugu eta gauza asko azaldu eta ulertu dira. Eta azkenengo bi eszenak bikainak izan dira, batez ere Walter portaletik pasatzean eta Peter-i bidaltzen dion gutuna barkamena eskatuz. Ikaragarria, hunkigarria, serie bikain batek merezi zuen bukaera.