Aste honetan Parenthood-en denboraldia bukatu zaigu (telesailaren bukaera ote?), hainbat serie geldituta geratu dira eta gainontzekoak bere martxan.
Revenge 02×12 – Collusion
Pixkanaka dena korapilatzen doa kriston kaosa lortu arte. Tabernako korapilo aspergarri hori bukatzear zegoela beste buelta bat eman diote, auskalo nola bukatuko duen horrek. Zentrala ez izateko denbora gehiegi ematen dute horretan. Nolanek xatorra zein den aurkitu du eta orain zer egingo duena jakiteke dago. Eta korapilo garrantzitsuenean, hau da, Emily-ren mendekuan, dena hankaz gora, Los Angelesera joan-etorria, Aiden-en traizioa eta etsai bilakatzea, Iniziatibaren kontu guzti hori, Daniel eta Emily-ren jokoaren bukaera, dena nahiko lokaztuta. Albo gogoeta bat, serie honen interesa mendekuan zegoen, Emily-ren gaitasuna pertsonak desauztatzeko. Eta xarma guzti hori galdu egin du.
Castle 05×12 – Death gone crazy
Serie honen abantaila berrogei minutu atsegin, entretenigarri pasatze dituzula eta ezusteko birak dituela da. Pare bat kapitulu daramate buelta berdina ematen baina, hala ere, istorioa arina denez, ez diot trabarik jarriko. Gainera Becket eta Castle-len harremana naturaltasunez eramaten dutenez, arazo sentimental gatzgaberik gabe, dena eramangarriagoa da. Halako kapituluak asko eskertzen ditut.
Parenthood 04×15 – Because You’re My Sister
Denboraldi bukaerako kapitulua. Eta, badazpada, serie bukaera ikutua izan du, korapilo guztiak askatuz. Benetan azkenengo minutuak bikainak izan direla, oso gustora ikusi ditudanak, oso esanguratsuak gatzgabetasunik gabe, gertukoak eta benetakoak. Batez ere familia osoa adopzioaren tramitean partehartzera doanean, familia honen punturik nagusiena indartuz: familia bat direla. Gainontzekoa puntu horretararte heltzeko egindako pausuak izan dira, korapiloak askatuz, istorio latzgarriak ondo bukatuta eta, zeozer uztekotan, atsegina izatea. Kristinak minbizia gainditzen du; Sarah-k Hank hautatu eta hau Minessotara doanez, Hank-ek berarekin joateko eskatu (serie bukaera?), Amber Ryan-ekin itzultzen da eta Drew unibertsitatera joatea lortzen du; Julia eta Joel-ek adopzioa behin betikoa egiten dute, Sydney-k bere anaia onartuta; eta Crosby eta Jasminek haur berri bat izango dute. Eta horrela bukatzen da denboraldia. Eta agian serie bikain hau ere.
Pretty Little Liars 03×16 – Misery Loves Company
Plazer erredunekin gauza bere gertatzen zait: txarrak direla badakit baina istorioak behar dudan zaborra ematen didan bitartean, nik pozik. Eta kapitulu honek beharrezkoa nuen zabor guztia eman dit: Ariaren aitaren kontuarekin bukatzea Allison-en hilketari buruz datu gehiago jakinda; Spencer-ek Toby A-rentzat lan egiten duela jakitea; Mona-ren mendekua; Caleb eta Paigen batzarra,… kaka oso ona, benetan. Ea orain zer gertatzen den baina honek auzo-lotsaz betetako momentu gehiagorako emango duela dirudi.
Modern Family – 04×13 – Fulgencio
Bikaina. Ikusgarria. Bakarrik bukaeragatik, azkenengo eszenengatik kapitulu osoak markoztatzeak merezi du. Aitabitxia-ri egindako omenaldi bikaina, Phil Michael Corleoneren papera egiten. Gainontzekoa, beti bezala dibertigarria, momentu bikainekin, adibidez Jay-k Phil dela esaten duenean, edo Gloriaren ahizparen kontua. Oso ondo, oso gustora.