Telesailak

2013ko 6. astea

Aste honetan erritmoa handitu dugu eta, gainera, Community itzuli da, denboraldi laburtua (eta agian azkena) bada ere.
 

 

Castle 05×13 – Recoil

 
Castle-en seriaren barneko istorioak sakontzen dituen kapituluak ez ohi ditut gustuko. Baina aste honetakoan, tira, eramangarria izan da. Agian Becket eta bere ama hil zituen tipoaren arteko harremanean horrenbeste sakontzen ez dutelako eta Castle-k dituen kezkak ez dituztelako gehiegi nabarmendu. Eta, moduren baten, boderea eta boderea lortzeko burruka erakusten dutelako, etorkizunerako istorio berriei ateak zabalduz. Bai, entretenigarria izan da, uste nuena baino gehiago bai behintzat.
 

 

The Following 01×03 – The Poet’s Fire

 
Serie honek zeozer du mendean hartzen nauena. Eztakit Kevin Bacon den, eztakit istorioa bera den edo narrazio modua. Edonola ere serie bikainaren itxura hartzen dabil, pertsonaiak garatuz, istorio seriatua jarraituta, gainera bi istorio ezberdin kontatuta, bata egunean gertatzen ari dena eta bestea aitzinean nola joan ziren. Eta zoro horren jarraitzaileak noraino helduko diren jakinminaz. Eta semea psikopatizatzen hasi direla ikustea, ufa, marka da.
 

 

Pretty Little Liars 03×18 – Dead to Me

 
Serie honen jarraipen arazoak eta nola konpontzen saiatzen diren ikusgarria da. Benetan, meritua dauka. Pertsonaiak nola sartzen eta ateratzen diren beren berezko istorioekin. Zer gertatzen ari den? Bost, eztakit zertaz doan, beno, Spencer dena pikutara bidaltzen du, Aria Fritz-en anaiarekin topatzen da, bestea psikologora doa, ta nahi duzuen guztia. Baina garrantzitsuena zentzugabeko eszenak eta interpretazio kaxkarrak dira. Plazer erruduna.
 

 

Modern Family 04×14 – A Slight at the Opera

 
Ondo, baina ez horren umoretsua. Ohikoa baino sakonagoa izan da kapitulua, aita-seme, guraso-haur eta inbidian sakonduz. Umore puntuak izan ditu, noski, baina nahiko urriak. Hailey eta bere mutilaguna gurasoen papera egiten batez ere, gainontzekoa, tira, normalegia serie honetarako.
 

 

Person of Interest 02×14 – One Percent

 
Benetan kapitulua kuriosoa da. Bai, kasu bat eramaten dute aspaldiko partez, garaia bazen. Baina zeozer ezberdina izan du. Agian kasua aberats berri horrena izateagatik, eta beraiei eragiten dizkien arazoengatik, bukaera harraro horregatik, makinaren jatorria erakusteagatik edota Carter eta Fusco-k izandako elkarrizketagatik. Ondo, entretenigarria, gustatu zait, baina, esandakoa, kutsua, tira, zeozer harraroa utzi dit.
 

 

Community 04×01 – History 101

 
Bai, seriekin friki eta zentzubakoena itzuli da. Eta nola gainera. Badirudi hil egingo direla beren espiritua bukaeraraino eramanez. Ikaragarria hasiera, dena Abed-en buruan, eta sarrera Abed-ek berak abestua letra aldatua. Eta gero dena errealitatean, bere buruan eta bere buruaren buruan gertatzen dena nahastuz. Jeff-ek ere bere momentu handiak ditu dekanoaren ginkanan parte hartzen, batez ere tangoaren momentua, brutala. Eta bukaera ikaragarria, Chan-en itzulerarekin.
 

 

Scandal 02×13 – Nobody Likes Babies

 
Korapiloen ebazpena eta istorioen berbideraketa nahiko behartuak ikusi ditut, narrazioan bira gehiegi emanda. Azkenean Olivia Fitz-ekin hain ahul ikustea ez zait sinesgarria egiten eta Fitz-i bakarrik Oliviagatik hasarretzea hauteskunde iruzurrarekin oso behartua ikusten dut. Agian horrela berriro seriea berbideratzen dute eta fokoa berriro ere behar den lekuan jartzen dute: arazoak konpontzeak. Gainontzekoa azpijoko eta traizioen kolekzio bat da puntu horretara heltzeko. Ondo bai, baina gauza gehiegi onartu behar dira.
 

Utzi erantzuna