Otsaila bukatzear dago eta serieak pil-pilean daude.
Revenge – 02×14 – Sacrifice
Beno, aste honetan pare bat istoriotan zentratu dira eta kapitulua horiek kontatzea izan da. Alde batetik Amandaren hondoraketa eta heriotza eta bestetik Grayson-en berezko kontuak. Erdian gertatu dena, ba hori, tentsioa handitzeko baina berebiziko ezer, azken eszenak arte.
Castle – 05×15 – Target
Gogorra. Normalean umore ikutu hori duen serie honek kapitulu honetan galdu du. Normala, Alexis bahitzea ez da txantxetan ibiltzekoa. Castle hain serio eta egiten dituenak egiten ikustea oso gogorra da. Pixkat ezezaguna egiten zaigun alderdi bat erakusten digu. Eta bukaera oso deigarria.
The Following – 01×05 – The Siege
Hauek bere erritmoa hartu dute eta bere gauzetan jarraitzen dute. Orain semea berreskuratu dezaketela ama galduko dute, ziur gainera. Odola, triskantzak, ezustekoak… denetarik dauka. Eta dena bikaina. Gainera aitzinean gertatutakoa eta orainaldian gertatzen ari denaren joko hori oso ondo eramaten dute, istoriari indarra emonez.
Pretty Little Liars – 3×20 – Hot Water
Denboraldia bukatzear dagoela nabaritzen da, gauzak gero eta hankazgorago baitaude. Eta baita zailagoak jarraitzeko. Berez ez dauka narrazio konplexutasunik, baina horrenbeste pertsonaien sartu eta irteerak eta ezusteko aldaketak istorioan, jarraitasun arazoekin gainera, gauzak argi edukitzea zailtzen du. Seriea txarra bada ere, A hain da ona interesa mantentzen duela argi daukat. Zer gertatu den kapitulu honetan? Bost, bakarrik Spencer ia hiltzen dutela eta Hanna eta bere amak arazoak izango dituztela. Berriro ere.
Modern Family – 04×16 – Bad Hair Day
Aurreko asteetan esan dudana: serie honek zeozer galdu du. Parregarriak izan zitezkeen momentuak nahiko hotz utzi naute, eztakit, zeozer falta da. Manny eta abestu ezina ez zait batere interesatu; Phil eta Claire azken honen eskola festara joatean ba, hori, besterik gabe; eta hainbat artean egindako mesede katea ba… hori, beste barik. Dibertigarria izan zitekeena, hotz.
Scandal – 02×15 – Boom Goes the Dynamite
Istorioak pixkat eskutatik aldegin baino lehenagoko dinamikara itzuli dira. Alde batetik Oliviak kasu bat aurrera eraman behar du; bestetik Etxe Zuriko kontuak. Bitartean Huck-en arazoak, David-enak eta Olivia-renak, batez ere bere balizko mutilagun/espia. Nahiko agerikoa zen presidenteak bidalia zela, ez zuten zertan argitu beharrik.
Community – 04×03 – Conventions of Space and Time
Kapitulu atsegina. Agian Jeff/Annie eta Britta/Troy bikoteen kontuak gehiegi erabiltzen dituzte baina, tira, hainbat momentu dibertigarriengatik merezi du. Batez ere bukaerako Jeff-en momentu ultrafrikia.
Person of Interest – 02×16 – Relevance
Aste honetako kapilua pilo gustatu zait. Egia da eurak ez dira kasik agertzen baina istorioa oso zuzena eta akzioz betetakoa izan da. Oraingoan gobernuko Reese eta Finch ezagutzen ditugu, hots, makinaren ustez nazioko segurtatunareko mehatxu diren pertsonen zenbakiak jasotzen dituztenak. Hasierakoa soilik bere lanetako bat da eta hortik aurrera nola talde hau desegiten saiatzen diren gobernukoak eurak. Root hortik dabil ere eta azkenean ez dakigu zer geratuko den.