Aste honetan teleseailez eskas ibili gara…
The Following – 01×07 – Let Me Go
Eta Carroll-ek ihes egitea lortu zuen. 7 kapitulu ostean, psikopata galdu dugu, bere emazte-ohia izkutatu behar dute eta semea berreskuratu (bahitu) du. Eta zer da onena? Hamarnaka jarraitzaile dituela tipoak. Azkenengo eszenan eztakit zenbat pertsona atera ziren etxe hortatik. Sinestezina, egia esan. Beti Kevin Bacon-en antzezlana goraipatzen nabil, baina James Purefoy ez zaio atzean gelditzen. Orain seriea beste eremu berri batera joango dela dirudi.
Pretty Little Liars – 03×22 – Will the Circle Be Unbroken
Denboraldia bukatzeko gutxi falta dela Spencer guztiz galdu dugu. Edo halako zeozer. Kapituluan bere buruari egiten dion azterketa ba, hori, auzolotsa, beti bezala. Pertsonaien joan-etorria nahiko nahasgarria da eta azkenean galdu egiten naiz. Beno, istorioak berak ez dauka konplexotasun handirik baina, tira, galtzea nahiko erreza da.
Community – 04×05 – Cooperative Escapism in Familial Relations
Serie honen barruan nahiko kapitulu klasikoa. Bi istorio paralelo eta bukaeran Jeff-ek pixkat konpontzen du. Hori bai, gidoilariak bi potrorekin Thanksgivineko kapitulua martxoan jarri dute. Hori bai, Abed-en narrazioa pixkat lekutik kanpo ikusi dut eta bukaera bikaina.
Person of Interest – 02×17 – Proteus
Seriea norantz doan ez daukat oso argi. Kapitulu honetan makinak arazoren bat izan dezakeela iradoki dute, gauza harraroak egiten baitabil. Kapitulua bera Lost gogorazi dit, tentsioa eta ezjakintasunagatik. Hala ere bilatzen zebiltzan tipoa nor zen nahiko argi zegoen nor izango zen.