Telesailak

2013ko 11. astea

Aste honetan denboraldi bat bukatu zaigu eta geldialdian zeuden serieak erritmoa hartzen joan dira
 

 

Revenge – 02×15 – Retribution & 02×16 – Illumination

 
Pasaden asteko kapitulua galdu nuen eta aste honetan egunean jarri naiz. Egia esan ez nuez berebiziko ezer galdu, azken finean Amanda hil ostean Emily-ren iraganeko beste tipo bat agertu da, bere anaiordea. Gainontzeko korapiloek bere horretan jarraitzen dute, orain Jack salduta sentitzen da, Greyston familia bere gauzekin jarraitzen dute eta badirudi istoriak aurrera egin beharrean bueltak ematen dabilela.
 

 

Castle – 05×17 – Scared To Death

 
Oso dibertigarria. Beldurrezko filmeen paradia guztiz lortua. Azkenean denak azalpen normal bat izateak ez dauka garrantziarik, kapituluan zehar sortzen den giroa baizik. Becket-ek puntu arrazionala jarrita eta Castle guztiz bildurtuta. Oso gustura, keinu eta komentario zorrotzez betea.
 

 

The Following – 01×09 – Love Hurts

 
Zur ta lur uzten nau serie honek. Eztakit noraino helduko diren Carroll-en jarraitzaileak baina arpoiarekin doan tiparena ikaragarria izan da. Carroll-en emaztea bezala deitzen diren guztiak hiltzen, hori marka hori. Hala ere Carroll-en jarraitzaileen artean traizioak egongo direla nabaria da, batez ere bukaeran ikusten denagatik. Zoro talde hori ez da perfektua.
 

 

Pretty Little Liars – 03×24 – A Dangerous gAme

 
Beno, denboraldia bukatu da eta, beno, beti bezala, balizko cliffhanger batekin. Zer dago kotxe horren maletategian? Gainontzekoa, ea, pixkat behartuta, pertsonai ezberdinen sartu eta irten ulertezin horiek, bizpahiru alditan agertu den pertsonai bat bapatean kontuan sartua dago ere, etab. luze bat. Eta Toby bizirik egotea ezustekoa izan da. Ez, ez da izan. Drogarik gabe gelditzen naiz. Ekainerarte.
 

 

Community – 04×07 – Economics of Marine Biology

 
Kapitulu normalegia Community izateko. Bai, bere momentu surrealistak ditu eta nahi duzuen guztia, baina, eztakit, txisparik gabe. Pixkat bikoteetan banatuta dago kapitulua, Abed alde batera utzita, eta hiru istorio kontatzen dira. Baina, hori, zeozer falta izan da.
 

 

Scandal – 02×16 – Top of the Hour

 
Oso ondo hasten den kapitulu bat baina azkenean izan zitekeena baino gutxiago ematen duena. Olivia eta Etxe-zuria arerio moduan joku berdinean egoteari zuku gutxiegi atera diote kontu sentimentalak eta moralak gailentzeko. Kriston pena. Hack eta Linsey-k egindakoa entretenigarria den gauza bakarra, baina azkenean CIAko buruzagiak jakiteak xarma kentzen dio (eta rollo-txarra ekarriko duela).
 

Utzi erantzuna