Aste honetan Revolution geldialditik itzuli da eta beste serie batzuek atsedena hartu dute. Hona laburpena:
Revenge – 02×17 – Victory
Beno, beno, beno, pertsonai nahikorik ez zeudenez berriak sartzen ditugu pixkat lastoa emateko. Eta horrela korapiloa gehiago korapilatu. Amandaren amaordearen kontua pixkat behartuta izan da bukaeran gauza berri bati ateak irekitzeko. Bere anaiordearena, gauza bera, hiruzpalau kapituluko arkuen kontua nabariegia da. Greysonen eta Tabernakoena, pssss, nahiko aspergarria.
Castle – 05×18 – The Wild Rover
Ryan-en zentratutako istoria. Iraganetik etortzen zaion kasu bat, ezkutuko lanetan ari zenean. Eta baita bere orinaldian zentratua. Interesgarria, entretenigarria. Atsegina, tentsio uneekin eta gainontzeko pertsonaiak pixkat bigarren lerro batean utzita.
The Following – 01×10 – Guilt
Carroll-en jarraitzaileak pitzatuta daudela eta edozer egiteko gai direla argi genuen. Baina orain jarraitzaile batzuen arteko talkak ikusten hasi gara, batez ere Roderick-en inguruan. Ryan eta FBI-aren arteko tentsioak ere nabari dira eta, behintzat Ryan-en lagun bat ezagutzen dugu, kapitulua bizirik bukatzen ez badu ere. Eta, azkenean, Claire Carroll-en jarraitzaileek harrapatzen dute. Hori bai, intrigazkoa da Carroll-en jarraitzaileen artean Ryan-en neskalagun-ohi bat egotea…
Revolution (2012) – 01×11 – The Stand
Geldialdiaren ostean (hiru hilabete luze) itzuli dira. Tiro, eztanda, jazarpen eta akzio gehiagorekin. Geunden lekuan geratzeko. Beno, azkenean Danny hiltzen dute eta Randall-ek bere zerbitzuak Monroe-ri eskaintzen dizkio, baina, beno, gainontzekoa berdintsu.
Modern Family – 04×18
Berriro ere gauza bera esango dut: zeozer falta zaie. Berez parre egin beharko ziren eszenek hotz utzi naute. Cam eta Claire artekoak joku gehiago eman zezakeen eta azkenean topikoetara murriztu da; Phil eta bere alabena oso behartua; Jay – Manny – Gloria triangeluaren korapikoa ahula; eta Mitchell bere berekoitasunean jarraitzen du. Ahula, oso ahula.
Scandal – 02×17 – Snake in the Garden
Serie honetan iparra guztiz galdu dutela argi dago. Eta, iada, egia zer den eta ez dudetan nago. Esate baterako, Presidentearen emazteak esaten dituen gauza guztiak egia al dira? Benetan bere semeak ez zuten bere aita ikusi nahi? Edo dena bere agendaren parte da? Bestalde, satorraren, Oliviaren maitale/espia etab guzti hori, nola esan, gero eta korapilatuagoa dago. Behintzat gauza on bat dauka: Joe Morton (Eureka!-ko Henry) pertsonai misteriotsu batena egiten. Eta Rosen Olivia eta asoziatuen lan lekuan bizitzen egotea oso dibertigarria izan da.