Aste honetan topera ibili naiz serie guztiak ikusten, kasik astirik ez denak ikusteko.
Revenge – 02×18 – Masquerade
Horrenbeste azpijoku, trikimailu eta ez itzarotako bueltekin pixkat galduta nagoela onartzen dut. Askotan zer itxaron edo zerk duen zentzua ez dakit. Eta gainera, orain, Victoriaren seme galduaren kontuak edota Jack-en mendeku pertsonalak dena nahasten du. Ez dakit Iniziatibakoekin, Nolanekin eta gainontzekoekin zer gertatuko den. Kapituluan zehar horrenbeste gauzei bueltaka dabiltza, azkenean zorabiatuta bukatzen duzula.
Game of Thrones – 03×01 – Valar Dohaeris
Sasoiko serierik itxarotakoenaren itzulera. Eta hotz utzi ninduen. Bakarrik hiru kontutan interesa dut: Jon Snow-n, Ipotxan (bere aitarekin kriston eszena egiten du) eta Kaleshi. Gainontzekoak bost: Winterfeld-ekoek ez dute inor akatzen, Joffrey erregea eta ingurukoak aspergarriak dira. Eta emakume gorriarenak ere, aspertzen nau. Egia da dena aurkezten dutela eta planteamenduak mahai gainean jartzen dituela baina, kontxo, zeozer geratatzea.
The Following – 01×11 – Whips And Regret
Hardy-ren neskalagunaren kontua sinesgaitza da. Tipa hasieratik Carroll-en taldean zegoen eta Carroll-i detaile guztiak eman dizkio. Grabatuta. Eta berak eskatutakoa, hara. Bestalde, Carroll-ek familia batzea lortu du, baina beste gauza bat nahi duena lortzea izango da. Bitartean, bere zoro kuadrila horretan tentsioak eta rollo txarrak handituz doaz, batez ere Roderic-en inguruan. Eta, kapitulu guztietan bezalak, FBIa zer egin behar duen jakin gabe eta beti tranpa guztietan erortzen. Honek txarto bukatuko du.
Castle – 05×19 – The Lives of Others
Bikaina. Castle etxetik atera ezinik ez zegoenez eta bere urtebetetze oparia aitzakia moduan baliatuta, “Rear Window”-i (Hitchcock, 1954) kriston omenaldia egin diote. Bukaerarte Becket, Alexis eta Martharen muntaia bat zelaz ez zara ohartzen. Becket-ek eta mutilek, Castle-en laguntzarik gabe honakoan, eraman behar duten kasuak ere bereak izan ditu. Oso atsegina kapitulua eta izan duen garapena.
Revolution (2012) – 01×12 – Ghosts
Kapitulu hau aurrekoaren antzekoa iruditu zait: misioa betetzeko taldetxoa banatzen da, Monroeren miliziakoak elektrizitatedun katxarroekin agertzen dira, inguratuta daude, euretako bat harrapatzen kasi lortzen dute eta azkenean ihes egitea lortzen dute. Gero eta Flashback gutxiago daude baina zuzenagoak, lasto gutxiagorekin, istorioa hobeto ulertzen laguntzen dutenak. Egia esan orain dena tiroak, tentsioa eta akzioa eszenak dira. Eta denboraldiaren lehen zaita Philadelphiara joan ziren moduan orain helmuga berri bat dute, “Dorrea” deitutako leku misteriotsua.
Modern Family – 04×19 – The Future Dunphys
Euren izaera guztiz berreskuratu ez badute ere, kapitulu honek baditu bere momentuak. Batez ere Dunphy familiaren inguruan gertatzen direnak eta Mitchell-ek botatzen dituenak. Egia esan, aurreko kapituluekin alderatuta neurria eman du, ea bide honetik/onetik jarraitzen duten.
Community – 04×08 – Herstory of Dance
Handia, kapitulu handia. Eztakit, zeozer izan du, kutsu bat, istorioak bukaerara bideratzeko. Serie hau bati kolokan egon dela ezaguna da, denboraldi honetan, kapitulu honetararte, euren dinamikak bukaerararte eramango zituztela zirudien. Baina kapitulu honetan zeozer aldatu da, ez bakarrik Abedgatik, Jeff eta Britta edo Piercegatik. Ez, zeozer egon da, benetakoa, aurrera egiteko gogoak balute bezala. Kapitulua beti bezala hasi, dekanoaren ideia zentzugabe batekin eta zeozer ezberdinean bukatu.
Person of Interest – 02×19 – Trojan Horse
Entretenigarria aste honetako kapitulua baina bukaera gogor batekin. Carterren duda guztien ostean bere maitalea polizia zintzo bat izan eta azken eszenan hiltzen dute. Guztiz interesgarria Elias eta Finch-en arteko hasierako elkarrizketa. Modu kriptikoan bada ere elementu interesgarri asko plazaratu ziren. Era berean makinaren aurkako sabotaia eta kapituluko kasua oso ondo lotu zituzten eta beste pista batzuk eman zituzten. Egia esan kapitulu guztiz txukuna.
Scandal – 02×18 – Molly, You in Danger, Girl
Galduta nago. Nork egia dioen, nor noren aurka dagoen eta nor den nor ez dakit. Atal honetan korapiloa are korapilagotsua izan da eta ez dakit zer pentsatu. Oliviaren maitalea benetan norentzat eta zertarako lan egiten du? Cyrus zein azpijokoetan dabil? Eta Presidentea eta bere emaztea? Zer gertatu zaio Huck-i? Nor da Albatros? Nor da xatorra? Eta, batez ere, zein da Joe Morton-en pertsonai mistoriotsu horren papera guzti honetan?