Kafepintxo

2013ko 14. astea

Pasaden astearekin alderatuta, aste honetan serietaz eskaz ibili gara. Honakoa asteko errepasoa
 

 

Game of Thrones – 03×02 – Dark Wings, Dark Words

 
Hitz asko, ekintza gutxi. Interesgarriena agian azken minutuak dira, gainontzekoak gutxirako balio izan dit, ez zait batere interesatu. Sansak Margaeri eta honen amamari esan beharrekoak edo Margaerik errege babu hori nola manipulatzen duen ikustea, pixkat Tudor antza dauka, gainera kontutan hartuta Margaeriz egiten duen aktorea Ana Bolenaz egin zuen berdina dela (Natalie Dormer). Jaimeren kontua ere, psss, beno, bukaeran izan ezik, gainontzekoa hitzak eta hitzak. Eta eszena gutxi batuk Jon Snow, Sam eta Bran-en korapiloetan. Agian azken honena interesgarriena suerta daiteke.
 

 

The Following – 01×12 – The Curse

 
FBIkoak zeozer aurreratu dutela dirudienean azken eszenan aho zabalik uzten gaituzte. Hori bai, ez da oso sinesgarria Roderick-en erretratu baitzuten. Egia esan Roderick-en inguruan gauza asko ari dira gertatzen eta Carroll-en zoroen artean Carroll-i aurre egiten dion bakarra. Tipo honek asko hitzegiteko emango du. Bestetik Carroll bere emaztearekin arazoak izaten jarraitzen du eta Emmarekin duen triangulu horrek ez dakit oso ondo nola bukatuko duen. Ryan-en iraganean gertatutakoa ikaragarria.
 

 

Revolution (2012) – 01×13 – The Song Remains the Same

 
Ba, egia esan, kapituluaren izenburuak dioen bezala, abestiak berdin jarraitzen du. Orain tiro asko, bonbak eta nahi duzuen akzio guztia dago baina istorioak pixkat errepikatzen hasi dira. Behintzat elektrizitatea zergatik desagertu den azaldu digute eta orain Rachel eta Aaron Dorrearako bidean daude, bizik itzuliko ez direlakoan. Gainontzekoak erresistentzia armatzen dabiltza. Monroek bonba nuklear bat lortu
 
duenez egin nahi duena ekidin behar dute, noski. Eta Neville-n desgrazian jausteak ez dakit noraino eramango gaituen.
 

 

Modern Family – 04×20 – Flip Flop

 
Denboraldi bukaeran sasoia hartzen dabiltza badirudi. Oso dibertigarria izan da, bai Cameron eta Clairen egin duten etxearen kontuaren ingurukoak bai Mannyren aitaren ezkongaiaren ingurukoak. Ziurrenik kapituluko onenak Mitch eta Phil izan dira.
 

 

Community – 04×09 – Intro To Felt Surrogacy

 
Kapitulu oso xamurra. Zati handi bat txotxongiloekin eginda eta erdi musikala. Baina oso oso ona, bikaina benetan. Gainera bukaerako zatitxoan eurak ere kapitulua egiten primeran pasatu zutela dirudi. Badirudi denborladi hau, azkena izan daitekeena, maila oso altuan utzi nahi dutela.
 

Utzi erantzuna