Telesailak

2013ko 15. astea

Aste honetan mantso ibili gara, baina zeozer idazteko badaukat.
 

 

Game of Thrones – 03×03 – Walk of Punishment

 
Ba, beno, aurrekoan bezala, akzio gutxi eta ikusgarriena azken eszenan gertatzen da. Xake partida bat dela dirudi, korapilo bakoitzean piezak jartzen zeozer gertatu arte. Baina noiz gertatuko? Hori da koska. Beti bezala, Snow, Kaleshi eta Ipotxaren kontuak interesatzen zaizkidan bakarrak, gainontzekoa, ba, tira, paso egiten dut.
 

 

Castle – 05×20 – The Fast and the Furriest

 
Beste kapitulu dibertigarri bat, Castle-ek Big Foot-en sinisten eta Becket guztiari azalpena emanez. Kasua berak buelta asko ematen ditu, bukaeran susmatzen ez genuen zeozergatik izanda. Alexisek kapituluari ematen dion ikutua, bikaina.
 

 

The Following – 01×13 – Havenport

 
Eta azkenean Roderick-ek Carroll saldu eta dena hankaz gora jartzen du. Agerikoa zen Roderic-en inguruan egoera jasangaitza zela eta arazo asko sortuko zituela. Eta kapitulu honetan denak eztanda egiten du. Ondorioak? 13 kapitulu geroago FBIk haurra erraskatatzen duela eta Claire Carroll hiltzen saiatzen dela. Dena oso ondo eramanda, tentsio puntuarekin eta akzio nahikotxorekin.
 

 

Community – 04×10 – Intro to Knots

 
Kapitulu arraroa baino gustora. Arraroa gabonetako berezia delako eta arraroa Jeff-en etxean dena gertatzen delako. Gainera plano asko kamara bakarrarekin eta segidan egiten dituzte (lehen minutuak adibidez) eta kapituluak atmosfera bitxia dauka. Egia esan, aurrekoetan esan dudan bezala, azken denboraldia bada, maila oso altuan bukatuko dute.
 

Utzi erantzuna