Telesailak

2013ko 16. astea

Serie asko denboraldi bukaerara begira jarri dira. Hona hemen laburpena.
 

 

Game of Thrones – 03×04 – And Now His Watch is Ended

 
Beno, Margaery-ren kontua hain Ana Bolena da (gainera antzezlea Tudor seriean Ana Bolenaz egin zuen bera da) pixkat auzo lotsa ematen duela. Kontu guzti horretan bakarrik bere amama salba daiteke, gainontzekoa oso tristea. Besteagatik, berriro ere Ipotxa eta Kaleshi (a ze nolako kapitulu bukaera, ikaragarria) interesgarria den gauza bakarra eta gainontzekoa, tira, pasagarria. Night Watch-en, Jaimie eta Theon-en kontua, bai tira, denbora pasatzeko ondo, baina, interes justukoa.
 

 

Revolution (2012) – 01×14 – The night the lights went out in Georgia

 
Seriea orain bitan banatuta dago, alde batetik Milles eta konpainia, bestetik Rachel eta Aaron.
 
Lehenak Georgiara joan ziren eta beste mundu bat zen. Argindarrik ez baina ondo bizi dira Monroe republikatik at, nahiko arraroa izan da. Han bonba nuklearraren kontua gelditzen dute, Miles-en iraganaz zeozer gehiago ikusten dugu eta, bukaeran, Georgiako lehendakariak armak eta armada bat ematen dio Monroe erasotzeko. Besteak Dorrearen bidean Rachel-en lankide ohi batengana jo behar dute katxarrotxoak nola amatatu jakiteko. Azken kapituluetakoa: akzio asko, flashback gutxiago eta misteriotsua zena modu nahiko zuzenean azaltzen.
 

 

Castle – 05×21 – The Squab And The Quail

 
Becket eta Castle-en arteko harremanean dudak sartzen dituztenean ez zait gustatzen. Horrek dena kapituluan alrebesten du eta kapituluko kasua, intesgarria izan beharrean, dena behartuta bezala ikusten dut. Agian guztia denboraldi bukaerara begira gelditzen dira modu triste batean bukatzeko, baina, eztakit, ez dut batere gustoko izan.
 

 

The Following – 01×14 – The End Is Near

 
Orain serieak beste norabide bat hartu du: Carroll eta bereak ihes egiteko sortzen duten triskantza. Carroll kontrola galduta eta pixkat noraezean ikustea ez da ohikoa, batez ere Claire-k bitan hiltzen saiatu ostean. Trantsizio kapitulua izan da, bukaera ikusgarri batekin. Batez ere izango dituen inplikazioengatik.
 

 

Community – 04×11 – Basic Human Anatomy

 
Hauek bere erritmoan eta mailan jarraitzen dute dena ixteko asmoz. Britta eta Troy-ren apurtzea bere modura erakutsi eta egin dute. Alde garratz hori modu goxo eta xamur batean eginda. Benetan primerakoa.
 

 

Person of Interest – 02×20 – In Extremis

 
Makinak berriro ere berandu eman die zenbakia eta, noski, ez dute kapituluko tipoa salbatzen baina, berez, oso ondo egon da. Beste ikuspuntu batetik egin dute dena. Bestetik Carterrek Fuscori buruzko egia jakiten du eta azkenean libratzen du baina ez dakit ze ondorio izango dituen. Eta bukaeran makina pikutara joaten da. Horrek bai izando ditela ondorioak.
 

 

Scandal – 02×19 – Seven Fifty-Two

 
Kasurik ez dagoenean serieak bere funtsa galtzen duela iruditzen zait. Ondo egon da, gauza asko kontatu dituzte, baina, eztakit, zeozer falta zait. Huck-en inguruan dago kargarik handiena, Olivia eta Fitz-ena berriro ere bueltaka eta Joe Morton-en funtzioa guzti honetan zein den jakin dugu.
 

Utzi erantzuna