Telesailak

2013ko 17. astea

Aste honetan serie asko izan ditugu, batzuk denboraldi bukearan edo bukatzen eta baten bat bueltan izan dugu.
 

 

Revenge – 02×19 – Identity

 
Beno, “Falcon”-en eta Victoriaren semearen inguruan gauza gehinak mugitzen dira. Baita ere hainbat albo kontu daude, esaterako Takeda hortik agertzen dela edo Conrad-en hauteskunde kontuak. Eta Emily, azkenan, ezkonduko dela dirudi.
 

 

Game of Thrones – 03×05 – Kissed by Fire

 
Kapitulu honetan ezta gustoko ohi ditudan istorioek interesa piztu didate. Jaimeren konfesioa eta Tyrell-en amamaren elkarrizketak dira interes puntu handienak. Gainontzekoa, tira, hor dabiltza zeozer egiten. Hori bai, bukaera ikaragarria da, Tywin Lannister putoamoa da.
 

 

The Following – 01×15 – The Final Chapter

 
Eta lehen denboraldia bukatu da. Eta nola gainera. Ziur hil direnak eta agian hilda daudenak zerrendatxo bat dira eta orain istorioa nondik joango den idearik ez dut. Oso kapitulu bizia, gordina eta ankerra. Denboraldi bukaera ederra benetan.
 

 

Castle – 05×22 – Still

 
Kapitulua “Clip show” bat den heinean ez dauka beste munduko ezer. Hainbat parre bota momentu onenak gogoratzen eta bukera nahiko goxoa. Beno, entretenigarria da behintzat.
 

 

Revolution (2012) – 01×15 – Home

 
Trantsizio kapitulu bat izan dela iruditu zait. Orain seriea banatuta dagoen bi ildo nagusiek ez dute asko aurreratu. Myles eta bereak Monroe-ren tropak gailentzen doaz pixkanaka eta bien iraganeko bizipenak ekartzen dizkigute flashback-etan. Rachel eta Aaron denbora galtzen dute Aaron-en emaztearen kontuarekin. Beste barik kapitulua.
 

 

Warehouse 13 – 04×11 – The Living and the Dead

 
Denboraldi erdiaren ostean itzuli dira eta, beno, kapitulu bakarrean aurrekoan utzitako arazo guztiak konpontzen dituzte: plaga gelditzen dute eta Artie berreskuratzen dute. Orain, denboraldiaren bigarren zati honetan gertatu daitekena, auskalo.
 

 

Modern Family – 04×21 – Career Day

 
Beno, beste barik. Phil-en etsai hain gogaikarria da hor guztia kakazten dela. Cameron, Mitchell eta Lilyrena nahiko aspergarria eta Jay-renak joko gehiago eman zezakeen.
 

 

Community – 04×12 – Heroic Origins

 
Kapitulu bezala oso polita eta xamurra. Asko gustatu zait. Euren bideak lehendik gurutzatu zirela erakusten digutu eta, azkenean, Chang onartzen dute. Gainera, susmatzekoa zen bezala, Chang etsai-eskolaren alde lan egiten zebilen. Eta pikutara bidaltzen du.
 

 

Person of Interest – 02×21 – Zero Day

 
Birusaren atzerakontua bukatu zen eta makina berabiatu zen. Horrela laburtu daiteke dena. Kapitulu osoa makinaren ingurukoa izan da, Finch-en lanaren jatorria eta beste kontutxo batzuk agerian utziz. Oso ondo dagoena makina gero eta kazkarrago dabilela erakustea da, hasierako kredituetan eta guzti.
 

 

Scandal – 02×20 – A Woman Scorned

 
Guztiari gero eta zentzu gutxiago ikusten diot. Kapituluetan dirudiena ez dela ez da soilik, baita ere korapilo nagusiek seriea gero eta korapilatsuagoa egiten dutela. Iada ez dago kasu bat konpondu behar dutenik, baizik eta gauzak gertatu gertatzen direla batzuetan zentzu handirik gabe.
 

Utzi erantzuna