Denboraldia bere bukaera iristen ari da, hainbat seriek beren korapiloak askatzen eta berriak egiten.
Revenge – 02×20 – Engagement
Eeeee, beno, ondo, ez dut ezer ulertzen. Gauzak gertatzen dira baina ez diet zentzurik ikusten. Conrad-en hauteskundeak direla, Jack-en mendekua dela, Emily-k egiten dituenak, Takeda hortik agertzea,… ba ez, ez dut ezer ulertzen.
Game of Thrones – 03×06 – The Climb
Interesgarriena Jon Snow eta bereak Horma igo dutela izan da. Gainontzekoa, beti bezala, zeozer noizbait gertatuko ote den itxaroten. Bai, fitxak mugitzen dabiltza baina akzio oso gutxi dago. Behintzat kapitulu honetan kontatzen direnak eta pertsonaien arteko elkarrizketak intersgarriak dira. Eta Tyrion putoamoa da.
Castle – 05×23 – The Human Factor
Kapitulu atsegina eta interesgarria. Atsegina oso ondo eramaten dutelako, interesgarria sortzen diren eztabaidengatik. Eta bukaera… korapilo berri baten atea irekitzen ote?
Revolution (2012) – 01×16 – The Love Boat
Bi fronteetan gauzak gertatzen dira baina interesgarrienak beti bezala bukaerako cliffhanger-ak. Rachel eta Aaron-en kontua, road-moviak jarraitzen du, ezer interegarririk ez, bukaerararte. Orain badirudi Aaron argindarra berreskuratzeko gakoa dala. Miles eta konpainiaren frontean, Monroe-ri beste putada bat egiten diote eta Charlie eta Miles arteko eztabaidek jokoa ematen dute. Bai, beste trantsizio saio bat.
Warehouse 13 – 04×12 – Parks and Rehabilitation
Kapitulu honetan gauzak bere lekuan jartzen saitzen dira, batez ere Claudia eta Artie berzentratzeko. Alde batetik Pete Claudia mendira eramaten du kapituluko katxarroa bilatzera. Entretenigarria. Bestetik Myka eta Jinks-ek Artie Leena hil zuela ahazten saiatzen dira, baina bidean ia Biltegia akatzen dute. Ondo, behintzat Claudiak eta Artiek pakea aurkitu dute.
Modern Family – 04×22 – My Hero
Ondo egon da baina denboraldi honetan kalitatearen jeitsiera nabarmen egin zait. Alde batetik haurrek ez dute ia ezer egiten eta egiten dutena, pobrea. Cam jeloskor egotea Mitch-en mutil lagun ohiarekin, ahultxo; gainontzekoetatik bakarrik Claire libratzen da, bikain baitago.
Scandal – 02×21 – Any Questions
Beno, orain serie hau gauzak konpontzetik espia, kontraespia eta traizioz betetako zeozertara pasa denez gertatzen direnak ez naute harritzen, zentzurik ez badaukate ere. James eta Cyrus arteko eztabaida, gogorra; Presidentea eta Oliviaren artekoa, aspergarria. Gertatzen den guztia presidenteak berriro hauteskundeetara aurkezteko? Ze ostia egiten du Joe Morton guzti honetan? Eta Oliviaren lankideei ziria horrela sartzea… baina bukaera oso onda da.
Community – 04×13 – Advanced Introduction to Finality
Denboraldi bukaera. Eta, ezustekoa, ez da seriaren bukaera izango. Hala ere oso ziur ez zeudenez, beno, inork ez zuen argi itzuliko zirenik, azken kapitulu eder bat prestatu digute. Seriea nola hasi zen? Jeff-ek eskolara itzuli behar zuela titulurik ez zuelako. Zer gertatzen da kapitulu honetan? Jeff graduatzen dela. Eta graduazioaren aitzaki handi bat da euren buruari omenaldi bat egiteko. Seriari bere ikutuak eman dizkion gauza guztiak ageri dira: denbora-lerro iluna, paintball-a, barneko txantxak eta Jeff, lehen aldiz, hitz gabe uztea. Bikaina, benetan bikaina. Xamurra baina bere estiloa mantenduta.
Person of Interest – 02×22 – God Mode
Denboraldi bukaera. Kapitulu guztia makinaren bila dabiltza. Alde batetik Finch/Root, bestetik Reese/Shaw. Azkenean biak gutxi-gora behera aldi berean heltzen dira, Gobernukoak atzean dituztela. Baina… ez dute makinarik aurkitzen bere burua askatu duelako. Eta askatasun horretan makinak berak erabakiak hartzen ditu, baina erabaki horiek datorren denboraldian ikusiko ditugu. Bukaerako Cliffhanger-a oso interesgarria da. Muinaz gain Cater-ek Elias salbatzen du, auskalo zer geratutko den, eta Finch-ek zergatik egiten du egiten duena ikusten dugu. Oso xamurra Finch-ek Reese-ri barkamena eskatzea. Denboraldi bukaera dotorea.