Aste honetan beste hainbat serie denboraldi bukaerara heldu dira. Goazen asteko errepasoarekin.
Revenge – 02×21&02×22 – Truth
Denboraldia bukatzeko kapitulu bikoitzan. Non denetatik pasatzen den bukaera sinestezin batera heldu arte. Aurreko kapituluan cliffhanger erraldoi batekin uzten ziguten, New York-en argindarra joatea, eta kapitulu hauetan argindarra itzuli arte eta itzultzerakoan denetarik gertatzen da. Hainbeste bira ematen dira ez dakidala oso ondo zer edo nola gertatu den. Ondorioak bakarrik ulertu ditut: Nolan atxilotua, Conrad gobernatzaile eta Iniziatibaren parte dela jakin, Victoriaren atera seme galduak deitzen duela, eta Jack, emaztea galdu ostean, anaia galtzen duela. Eta Conrad hiltzekotan zela Emily-k bere Amanda dela aitortzea. Hara zelako bukaera.
Game of Thrones – 03×07 – The Bear and the Maiden Fair
Beno, ba beti bezala, Kaleshi, Tyrion&Tywin eta Jon Snow kenduta, gainontzekoa ajedrezeko piezetan dena mugitzen baina ezer gutxi gertatzen. Esate baterako Jaime eta bere ingurukoak, niri bost, aspertzen nau. Eta, egia esan, Jon Snow-ren inguruko kulebroia be pixkat lekuz kanpo. Gainontzekoa, ba, hori, oso ondo guazak kokatzen baina zazpi kapitulu daramatzagu gauzak kokatzen.
Warehouse 13 – 04×13 – The Big Snag
Kapitulu dibertigarria eta atsegina izan da, batez ere Myka eta Pete-k bizi izan dutenagatik. Pixkat garratzago Artie, Claudia eta Jinks-entzat. Batez ere bukaeran Jinks-ek Regenteei bere dudak adierazten dizkienean. Gainera, Myka eta Pete-n istorioan Collantoni (niretzat aktore bikain bat) ikustea oso atsegina izan da. Oso dibertigarria dena bere istorioan, musika bikaina, primerako atmosfera. Guztiz lortua, benetan.
Revolution (2012) – 01×17 – The Longest Day
Puf… eztakit, serie honetan deus ex machina baliabidea gehiegi erabiltzen dute eta horrelako saltoekin ezin dezakezu ezer sinetsi. Aaron eta Rachel-en bidaia horretan, beste buelta bat inora ez doana, baina katxarrotxo horien abilezia ulertzeko balio izan duena. Miles eta gainontzekoen kontuan, guda irabazten doaz eta bapatean Monroek dronak ateratzen ditu. Euren kapituluaren zati gehiena eraso baten ondoren protagonistak berreskuratzea izan da. Nora izan ezik, Monroe-ren eskuetan jausi dena. Eta Georgiako presidenteak, dronak ikusita, amore emango du.
Castle – 05×24 – Watershed
Denboraldi bukaera. Kasu on bat, baina aitzakia bat besterik ez da korapilo handiena janzteko: zer gertatuko da Beckett eta Castle-en artean? Lehenengokoak Washingtoneko lana onartuko al du? Tira-bira horretan mugitu da kapitulua, kasua konpontzen. Eta bukaeran… a ze nolako bukaera. Castle-ek harremana apurtuko duela zirudienean, ara, ezkontzeko proposatzen dio Becketti.
Modern Family – 04×23 – Games People Play
Ea, hasieran parre egin dut Claire-ekin, baina ia. Horrarte. Gainontzekoa pixkat flojo, adibidez, Cam eta Mitch-ek nahiko auzo lotsa eman didate. Gloria eta Jay, beste barik, eta Manny-k ez dit iada graziarik egiten. Eta Dunphytarrak, ba hori, Claire hasieran, gero ezer.
Scandal – 02×22 – White Hat’s Back On
Denboraldi bukaera. Bale, guztiz joan zaie, gauzak behartu dituzte, baina gutxi-gora behera zuzenduta zeudela zirudienean, hara azken eszena cliffhanger handi bikain eta sinesgaitza. Bakarrik hori dut esateko. Gainontzekoa ahaztu dut, denak berdin zait (bai, oso ondo jokatua Cyrus-en partetik, ondo jokatua David-en partetik) bukaera horrekin denak berdin dio.