Bai, Maiatzeko hirugarren astea da eta, hortaz, urteroko zitari helduz Eurovision Song Contest-i buruzko nire gogoetak egingo ditut.
Hasteko abesten ari zirela egin nituen gogoetak:
– Frantzia: Abesti indartsu bat. Tipak nahiko ondo egin du, sinesgarria egin du abestia. Pop-rock pixkat ostia txarrera. Zuzena.
– Lituania: Aurreko abestiren estiloaren tankera. Tipoak txupa rockeroa eta guzti darama, mutil galant tipikoa. Baina ez du askotarako ematen, oso estatikoa.
– Moldavia: Baina ze ostia egin diote tipari ilearekin? Abestia festibaleko balada klasikoa da, ohiuka dena, baina denak berdin dio ile hori ikusita! Eta bukaeran gora eta gora efektu nahiko tamalgarriekin. Beste barik.
– Finlandia: Faboritoetako bat. Tipak zuzenki egiten du eta abestia oso eramangarria da, batez ere leloa. Dantzagarria eta alaia.
– Espainia: El sueƱo de morfeoren abesti tipikoa, baina zuzena. Euren balada tipikoa, lasai hasten dena eta gero animatzen. Hori, zuzena.
– Belgika: Beste mutiko galant tipiko bat baladatxo bat abesten, hasieran motelagoa gero animantzen dena eta rapeo saiakera batekin. Baina tipoa oso mugatua.
– Estonia: Beste baladatxo klasiko bat, kasu honetan neska eder batek abestua. Honelako abestiak askotan entzunda, ahazgarria. Eta tipari arnas artzen duen bakoitzean nabaritzen zaio.
– Bielorrusia: Haragia erakusten duen ilehori tipikoa. Abesti mugitu bat abesteko baino, dantzatzeko eta gehiago ikusteko. Eta abestu baino, oihukatzeko. Meditarranear ikutuekin musika.
– Malta: PUTOAMOAK GARA! GIANLUCA IRABAZLE! Halako abesti positibo eta rollonekoak behar ditugu! GOAZEN MALTA!
– Errusia: Festibaleko beste baladatxo tipikoa. Tipa neurriduna, gauza handirik egin gabe, abesten zentratua. Baina betiko abestia da, ahazgarria.
– Alemania: Abesti festibalero klasikoa: dantzatzekoa, dance tankerakoa eta tipa bat ohiukatzen. Ez dago txarto, zuzena, baina ez da beste munduko ezer.
– Armenia: Rockero tankerako tipo batzuk abesti rock biguin bat abestu nahian. Tipoek ondo egiten dute, zuzena, baina festibal honetan pixkat lekuz kanpo ikusten ditut.
– Herbehereak: Aspertzen naiz. Tipa bat balada tankerako zeozer abesten. Geldoa eta aspergarria. Guztiz ahazgarria.
– Romania: nola deskribatu ez dakit. Tipoa filme futurista baten gaiztoa dirudi eta opera moduan abesten du, tenor edo dena delakoarena egiten, abesti elektroniko batean. Tipoak kriston ahotsa duela ezin ukatu, opera gustoko baduzu, noski.
– Erresuma Batua: Gloria zahar bat baladatxo bat abesten. Mota honetako abestiak abestu dituzten artean agian zuzenena egin duena. Baina beste kontua barik, beste munduko ezer.
– Suedia: Etxeko abestia. Tipo galant batek abesten duen baladatxoa, momentu lasaiekin eta beste animatuekin. Jendea animatua egongo da baina zuzena, beste barik.
– Hungaria: Moderno itxurako tipo batek abestua. Abesti polita, tipoak ondo egiten du, zuzena, neurriduna. Abestiak funtzionatzen du eta berak ere bai. Atsegina, ondo.
– Danimarka: Abesti faboritoa. Eurovision-eko abesti tipikoa, balada antzekoa, diba batek abestua. Tipak oso ondo egiten du egia esan eta musika nahiko indartsua da. Baina ez zait hain ona iruditzen.
– Islandia: Thor bera dirudien tipo batek abestua. Balada tipikoa, egia esan melodia oso ezaguna egiten zait, eztakit zergatik. Tipoak ondo egiten du baina ez da munduko beste ezer.
– Azerbaijan: Tipo galant batek abestutako balada. Ez abestiak ez berak ez dute asko aportatzen baina eszenan egiten dutena, oso lortua da. Agian hori da deigarriena, abestia eta abeslaria bera nahiko ahazgarriak.
– Grezia: Abesti oso alaia, tipoek alaitasuna eta grazia jartzen diote. Greziako melodiekin, dantza eta eszena-jartze oso alaiarekin. Atsegina, oso atsegina. Eta alkohola dohainik.
– Ukrainia: Beste balada bat diba batek abestua. Hots, abesti ahazgarri bat ohiukatzen duen tipa batek abestua.
– Italia: Beste tipo galant batek balada bat abesten. Baina tipoak ondo egiten du, zuzena.
– Norvegia: Tipa eder bat dance edo elektronikoa den abesti batean ohiukatzen. Zuzena baina beste berik.
– Georgia: Festibaleko pinpinela-bikotea. Baladatxo bat abesten, hasieran urrun, bukaeran gertu. Ezer berririk ez.
– Irlanda: Abesti festibalero tipikoa beste galant mugatu batek abestua. Ahazgarria guztiz.
Gogoeta orokorra. Oso gogorra izan da. Guztiz homogeneoa eta aspergarria iruditu zait oro har. Suediarrek umore puntua jarri izan nahi diote, horrek denbora hilak eramangarriagoak egin ditu, baina abestiek ez dute askotarako eman. Gutxi batzuk izan ezik (Grezia edo Finlandia kasu) balada geldoak izan dira gehienak.
Nire Maltak kristolako papera egin du. 8. bukatu abesti bikain batekin.
Azkenean Danimarkak irabazi zuen. Faboritoa zen eta aurreikuspenak asmatu dute. Bakarrik horretan, adibidez Finlandiari papera hobeagoa ematen zioten baina oso txarto bukatu du. Iaz bezala irabazleak ez dit ezer esan, abesti nahiko ahazgarria da.
Ta listo. Hori da dena. Datorren urterarte, Copenhagen ikusiko gara!