Telesailak

2013ko 20. astea

Denboraldia bukatu dela nabaritzen da, aste honen gutxi dut komentatzeko.
 

 

Game of Thrones – 03×08 – Second Sons

 
Ba, beno, piezak jartzen jarraitzen dugu. Beti bezala Kaleshiren eta Tyrion-en inguruan kapituluko interesgarriena. Gainontzekoa saltoka goaz alde batetik bestera, baina gauza gutxi zehazten dira.
 

 

Warehouse 13 – 04×14 – The Sky’s the Limit

 
Kapitulu oso dibertigarria eta atsegina. Hirutan banatu dute, Myka eta Pete Las Vegas-en magiarekin zerikusia duen kasu batekin; Jinks eta Claudia Erresuma Batuko hipodromo batean; eta Artierik psikologo bat bidaltzen diote pasatzen ari denari buruz hitzegiteko. Bi kasuak oso ondo, esan bezala dibertigarriak eta entretenigarriak; Artierena oso ondo eramana, bukaera bikain batekin.
 

 

Revolution (2012) – 01×18 – Clue

 
Aurreko batean deus ex machina gehiegi erabiltzen zutela esan nuen eta, kapitulu honetan, berriro ere, horretaz baliatzen dira. Rachel eta Aaron Dorrera heltzear daudela, hara eta non, Monroe jakinaren gainean jartzen dute (Nora bahitu eta torturatu ostean) eta hara doa. Eta Miles eta besteak guda galtzen dabiltza (non gelditu zen Georgiaren errendizioa?), Nora bilatzen dabiltza eta tipo batek Monroe eta besteak traizionatu ostean Nora Georgiara darama. Eta zer gertatu den jakiten dutenean, helikoptero bat hartu eta hara doaz. Baina arazo bat dute bidean (beti bezala) eta triskantza baten ostean beraiek bizirik ateratzen dira. Eta azken eszenan Rachel Monroeren dendan sartzen ikusten granada batekin. Egia esan guzti honek ez du ezertarako balio, ze argi dagoena da Dorrearen barruan zeozer gertatu dela eta auskalo ze ostia askatuko duten Dorrean sartzen saiatzen badira.
 

 

Modern Family – 04×24 – Goodnight, Gracie

 
Denboraldi bukaera. Ondo egon da, baina denboraldiaren mailan, txispa galdu dutela iruditzen zait. Egia da Phil-en amaren heriotza tristea dela baina beraiek beste modu baten egin zezaketen. Eta bukaera efektibistegia iruditu zait. Serie fresko batetik serie nahiko arrunt bat izatera pasa dela iruditzen zait. Ona, baina ez lehen bezain bikaina.
 

Utzi erantzuna