Telesailak

2013ko 21. astea

Aste honetan erritmo normalago batera itzuli gara, baina Revolution denboraldi bukaerara heldu da. Eta Defiance-i buruz idazten hasiko naiz.
 

 

Game of Thrones – 03×09 – The Rains of Castamere

 
Kapitulu honek hautsak harrotu ditu internet osoan zehar. Bukaera triskantza ikusgarri bat dela onartzen dut baina ez zait horrenbesterako iruditu, Lannister-ak putoamoak dira. Eztakit zergatik jendeak horrenbeste maitatzen dituen Stark-ak eta Lannister-ak gorrotatu. Hala ere, bost minututan guzti hori gertatzea ezkontza batean, ba beno, ondo, baina beste barik. Protagonista asko hilda bukatzen duela? Bai, ta nori inporta zaio hori? Gainontzekoa, beti bezala, Kaleshiri ondo ateratzen zaio dena, Jon Snow bere kideei bizkarra ematen die eta abar aspergarri bat.
 

 

Revolution (2012) – 01×20 – The Dark Tower

 
Denboraldi bukaera. Tiro, borroka, akzio eta gainontzeko guzti horren ostean bukaerako kontuak garrantzitsuenak. Denboraldi guztia puntu honetara heltzeko. Elektrizitatea martxan jartzen dute berriro eta azkenean Flynn hortaz baliatzen da misilak Monroe eta Georgiara bidaltzeko. Zergatik? EEBB-ko presidentea Guantanamon itxaroten zegoelako EEBBera itzultzeko. Hori bukaera, txo.
 

 

Defiance – 01×07 – Goodbye Blue Sky

 
Hauek bere martxan jarraitzen dute gauzak eta gauzak aurkezten eta kulebroietan sartzen. Egia esan kapitulua gauza batetaz zihoala zirudien eta bukaeran denak azalpena zuen. Ondo, baina beste barik.
 

 

Warehouse 13 – 04×15 – Instinct

 
Bi istorio: Pete ta Myka beldurrez hiltzen dituen artifaktua bilatzen, HG Wells-en agerpenarekin; eta gainontzeko lauak Warehouse-a konpondu nahian. Lehenengoko biak, bere martxan, kasua ebatzi arte bere kontuekin. Eta HG Wells berriro ikustea, horren aldatua, kuriosoa izan da. Besteen artean, tipa berria oso arin sartu da dinamikan eta Claudia badirudi zaindari berria izateko bidean dagoela.
 

Utzi erantzuna