Kafepintxo

2013ko 22. astea

Uda guztiz sartu zaigu, denboraldi arrunteko serie guztiak bukatuta eta udako denboraldikoak hasita.
 

 

Game of Thrones – 03×10 – Mhysa

 
Denboraldi bukaera. 15 minutu extrarekin. Dena lastoa, zaborra. Momenturik handiena Arya tipo bati tripak ateratzen izan zen. Gainontzekoa denboraldiko kutsu aspergarri eta geldo hori. Iada ezta Jon Snow, Kaleshi eta Tyrion ez zaizkit gelditzen. Bata neskalagunarekin apurtu ostean, besteari dena ondo ateratzen eta azkena Tywin handiari zer esan jakin gabe. Gainera kontu batzuek eman dituzten bueltak sinesgaitzak dira eta bukaera diabetiko hori Kaleshiri “ama” deituz bukaera oso tristea izan zen. Batez ere 2. denboraldiko bukaerarekin konparatuta.
 

 

Falling Skies – 03×01 & 03×02 – On Thin Ice & Collateral Damage

 
Denboraldi hasiera kapitulu bikoitzarekin. Aurreko denboraldia bukatu eta zazpi hilabetetara kokatzen da kontua. Gauza asko aldatu dira eta pixkanaka kontatzen joan direnez pixkat galduta ikusi dut nire burua. Akzio gehiago, gauza harraro gehiago eta momentu gatzgabe gutxiago daudela iruditzen zait. Mason lehendakari izatea, Charlestone erresistentziaren gune bilakatzea, xator bat barruan edukitzea, alien berriekin eta besteen errebeeldekin duten aliantza, bere semeari gertatzen zaizkionak, bere alaba berria hain lazgarria, montatzen dabiltzan arma hori, etab luze bat. Behintzat entretenigarria da, beste serie bat dirudi.
 

 

Defiance – 01×08 – I Just Wasn’t Made for These Times

 
Mundu guztiak hilda uste zuen eta bere garaitik kanpo dagoen astronauta bat aurkitzea aitzinean gertatutako hainbat gauzei buruz berri dakigu. Gainera pare bat kapituluz desagertuta zegoen kontu bat, ERep-ak Defiance hartu nahi izatea, berriro ere agertu da, Rosewater alkatea hiltzea beharrezkoa bada, egingo dute. Gainontzekoa, kulebroi kontuak Tarr-en etxean eta gutxi gehiago.
 

 

Warehouse 13 – 04×16 – Runaway

 
Jinks-en mutilagun ohiarekin topatzen gara Myka, Pete eta hirurak ebatzi behar duten kasuan. Kartzelatik ihes egiten dute tipo batzuk hain agerikoak ez ziren arrazoiengatik. Oso dibertigarria izan da mutilagun ohiarekin izandako kontu guztiak. Bestetik Artie eta Claudia.Azken honen urtebetetze ospakizunekin bueltaka, Artiek gor utzi ahal dion artefaktu batekin topo egiten du eta artefaktuaren beste zatiaren bila doaz. Bukaeran Artiek kriston sorpresa ematen dio bere opariarekin.
 

 

Major Crimes – 02×01 – Final Cut

 
Denboraldi berriaren hasiera eta hauek bere martxan jarraitzen dute. Fiskal berriaren sarrerak interesa jarri dio, beste ikutu bat ematen baitio kontuari. Aurretik gelditutako azpitramak hor darraite eta kapituluko kasua, beti bezala, maisutasunez eramaten dute. Susmatzen zen bukaera batekin baina despistera oso ondo jokatu dute.
 

 

Pretty Little Liars – 04×01 – A is for A-L-I-V-E

 
Nire plazer erruduna (guily pleasure) itzuli da. Beti bezain sinesgaitza, kriston bueltekin, antzezpen tamalgarriekin eta inoiz baino lazgarriagoa. Orain arte A-ren helburu izan diren lauei Mona batu zaie, Alisonen amak modu oso psikopatikoan jarduten du eta A-k gero eta gauza krudelagoak egiten ditu. Hau festa bat izango da.
 

Utzi erantzuna