Aste honetan Warehouse 13 bukatu zaigu eta Skins-en agurra hasi. Hona asteko laburpentxoa.
Falling Skies – 03×05 – Search and Recover
Trantsizio kapitulu bat. Pope eta Carter, parkatu, Mason arteko tentsio horrek eztanda egiten du eta kapitulu erdia ihesi edo ostiaka pasatzen dute. Bitartean Charlestonen haurraren kontua ezagutzen da, desagertuta daudela eta gauza horiek. Eta gutxi gehiago, egia esan.
Major Crimes – 02×04 – I, Witness
Beno, Flynt eta Provenzaren kaikukapitulua zirudiena Flynt eta Provenzaren kaikukapitulua izan da. Denboraldi guztietan bat dago eta beti maila ematen du. Pertsonai bi hauek ematen duten ikutua benetan eskertzekoa da eta halako kapituluetan bikain daude. Gainera zaindu behar duten tipoak guztiari ikutu oraindik zentzugabeagoa jartzen dio. Oso kapitulu bikaina. Rustyrena oraingoan bost niri.
Warehouse 13 – 04×19 & 04×20 – All the Time in the World & Warehouse 13 – 04×20 – The Truth Hurts
Aste honetan bi kapitulu denboraldia bukatzeko. Biak jarraipena dute, lehenengoan denboraldi erdi honetako kontua bukatzen dute eta nemesi berri bat ateratzen dute, bigarren kapituluan nemesiak nola Biltokia hartzen duen. Gainera Mykaren minbiziaren kontuarekin, Fredericks andrea Biltokiarekin konexioa galtzea eta Claudiaren ingurukoak, toke dramatiko handiegia ematen dio. Eta azkenean betikoa gertatzen da, denboraldi bukaeran Biltokiaren bukaera izan daitekena irudikatzen dute. Kasu honetan Claudia vs Nemesia. Datorren urterarte.
Defiance – 01×11 – Past Is Prologue
Nahiko kapitulu, nola esan, alde batetik aurresangarria, eta bestetik argigarria. Aurresangarria alkatearen hautespenaren inguruko guztiak, batez ere Datak egindakoak hain agerikoak ziren ezen auzo lotsa eman didan. Guztiz aurresangarria. Argigarria izan dena Irisaren ingurukoak izan dira, artefaktuekin eta bere gaitasunekin lotuak. Bai, pixkat lastoz betea eta denboraldi bukaera aurresangarri batera dena gidatzen.
Skins – 07×01 – Fire_ Part One
Berez telesaila bukatuta badago ere, serie bikain honi agurra egiteko pertsonaia batzuri bizitza nola joan zaien azaltzen duten kapitulu batzuk dituzte. Effy-rekin hasi dira. Lehen eta bigarren belaunaldiak lotzen zituenak eta, berez, pertsonaia nahiko indartsu eta konplexua izan dena. Nahiko aldatua ikusi diot, ez horren soziopata eta Naomirekin alderatuta (kapituluan ere agertzen dena) askoz ere helduagoa. Bristol atzean utzita City-an daude eta lanean. Jatorrizko serietik guztiz ezberdina bada ere serie hori bikaintasunera eraman zuten osagai guztiak mantentzen ditu. Benetan bikaina, beti bezala.
Pretty Little Liars – 04×04 – Face Time
Denboraldiko laugarren kapituluan iada amore ematen dut eta ez naiz istorioari ezta azpikorapiloei zentzurik bilatuko eta jarraitasun kontuez kexatuko. Eta beti baliabide narratibo berdinak erabiltzea. Dena da hain kaotikoa, zentzubakoa, ez dakidala aurrera doan edo atzera doan.