Telesailak

2013ko 28. astea

Udak aurrera doa, serie batzuk bukatzen eta beste batzuk bere erritmo jarraitzen. Hona laburpentxoa.
 

 

Falling Skies – 03×06 – Be Silent and Come Out

 
Beno, azkenean xatorrarenak eztanda egin behar zuen eta egin du. Bai, Mason seme zaharrena kontrolatuta dago eta bere aita bahitzeko beharrezko guztia egiten du. Lortzen ez duenez Charlestonen aita harrapatuta mantentzen du eta tira-bira sentimental askoren ostean, Mason familia osoak dena ondo ateratzen lortzen du, bai aita erreskatatzea bai Hal-i kontrol-katxarroa kentzea. Kapitulu bukaeran Mason familiua Anne eta haurra bilatzera doaz, Tom-ek presidente izateari uko eginez eta boderea Marinaren eskuetan utzita. (nire ustez azken hau da benetako xatorra eta orain kapitulu batzuk alienarekin gertatutako montaia bat zera, benetako presidentea alienen aliatua dela)
 

 

Major Crimes – 02×05 – D.O.A

 
Bazeuden Reydor-en bizitzari pixkat sartzeko eskatzen zutenak eta, hara, kapitulu honetan bere senar-ez-ohia agertzen zaigu eta kontu asko agerian gelditzen dira. Alde horretatik bikain. Kapituluan bertan lan egiten den kasua, beno, hasieratik lekuko hori susmagarria iruditu zitzaidan. Azkenean izan bada baina espero ez nituen arrazoiengatik. Oso entretenigarria.
 

 

Defiance – 01×12 – Everything Is Broken

 
Denboraldi bukaera. Bigarran denboraldia izango dute eta azken kapitulu honetan hain hankaz gora utzitakoa konpondu beharko dute. Bukaera nahiko kaotiko eta alrebestua izan da. Datak-ek hauteskundeak irabazi eta momentuan E-rep-koak Defiance-n sartzen dira tramankuluak, espaziountzi edo dena delakoa bilatzen. Baina benetan Irisak ditu bere barnean. Gainontzekoa puntu horretara heltzeko bueltak eta hilketak. Datorren urtean gehiago.
 

 

Pretty Little Liars – 04×05 – Gamma Zeta Die!

 
Serie honetan pertsonaiak agertzeko eta desagertzeko gaitasuna ikaragarria da. Aurreko batean Arya-ren neba non zegoen galdetu nuen, ba, hara, agertu zaigu. Gainontzekoa, tira, oso behartua, egia esan. Hannak egindako guztiak bukaeran gertatzen dena gertatzeko prestatu dutela argi zegoen (non dago Mona? Idearik ez). Spencer-ek egiten duena ere, en fin. Eta horrela dena.
 

 

Skins – 07×02 – Fire_ Part Two

 
Effy-ren bizitza nola doan ikusteko azken aldia. Aurrekoan hasitakoa hemen bukatzen da. Gogorra, skins-en tradizioari jarraituz; bai Effyri dagokiona, bai Noemiri dagokiona. Bizia, krudela, xamurtasunik gabea. Bikaina benetan. Effy-ri agur esateko modurik onena. Azkenean irri egiten du, gartzelara badoa ere.
 

Utzi erantzuna