Kafepintxo

2013ko 29. astea

Aste honetan ezer esangarririk ez, hona asteko laburpena.
 

 

Falling Skies – 03×07 – The Pickett Line

 
Behin Mason-ak Charlestoonetik joan direla bitan banatu da istorioa: bata Mason mutilek pairatzen dutena, bestea Charlestonen gertatzen dena. Lehena lasto gehiegi izan da honako kapituluan, bere neskalagun ta alabaren bila kriston oztopoa izan ostean. Soberan guztiz. Besteak interes gehiago izan du, alde batetik xatorra Lourdes delako (guztiz espero ez nuena) eta bestetik EEBB presidentea hiltzen dutelako, beste tipa (oraindik zeozer iluna daukalaren susmoa daukata) berriro ere boderean geltituz. Pope-en inguruko kontuak ondo, egokiak.
 

 

Skins – 07×03 – Pure_ Part One

 
Oraingoan Cassie-ren txanda da. London-en murgilduta bizitza nahiko anonimoa darama, apenas inorekin erlazionatuz. Zer gertatu den ez dakigu, EEBBtatik itzuli izan behar eta gutxi gehiago. Bere aitarekin da duen harreman bakarra. Eta hortik abiatuta bere eguneroko ikusten dugu, bizirauten, norbaitek argazkiak ateratzen dizkiola jakiten duen arte. Hortik aurrera istorioa garatzen da, oso ona, kontraste askorekin. Benetan serie honek maila bikaina edukitzeko gaitasuna miresgarria da.
 

 

Major Crimes – 02×06 – Boys Will Be Boys

 
Latza. Bikaina. Sentzio garratza ta gordina uzten dizkizun kapitulu horietakoa. Denboraldiko kapitulurik onena momentuz. Zer gertatu den eta erantzunkizuna nork izan duen kapituluan zehar nahiko agerian gelditzen doa baina nola gertatu den konfirmatzerakoan, buf, gogorra izan da. Hamarrekoa.
 

 

Pretty Little Liars – 04×06 – Under the Gun

 
Batzuk datoz, besteak badoan eta A-k nahi duena egiten du. Aurreko kapituluko cliffhanger-ak horrela ebazten jarraitzen badute cliffhanger-ak izateari utziko diote. Kapitulu honetan ez gara ez aurrera ez atzera joan. Momenturik esangarriena Ravenwood bisitatzen dutenean da, creepy, creepy.
 

Utzi erantzuna