Nire oporrak hasi aurretik aste honetako laburpena egingo dut. Itzultzen naizenerako denboraldi bukaerek lana emango didate, bitartean, hona laburpena.
Falling Skies – 03×09 – Journey to Xibalba
Nola esan inor mindu gabe… hona heltzeko horrenbesteko bueltak? Denboraldi osoa ia pikutara doa bost minututan. Lourdes-xatorrak pare bat lehergailu jartzen ditu eta a) Voltanoen arma lurperatzen du; b) Charlostoneko muina pikutara bidaltzen du. Kapitulu osoa azken hauek hortik ihes egitea / kanpokoek laguntzen pasatzen dute. Eta azknean Lourdes xatorra delaz konturatzen dira. Gainontzekoa blablabla asko baina ezer gutxi esangarria.
Major Crimes – 02×08 – The Deep End
Beste kapitulu gogor bat. Ez da batere xamurra, guztiz gordina. Hasieran hilketa arrazista bat dirudiena haurren aurkako gehiegikeria bilakatzen da (punturen batean horrela izango delaz argi ikusten da). Egia esan oso ondo eramana, Rusty-ren bizitzarekin tartekatuz eta, bai, halako kapituluetan bai gidoilariak bai antzezleak bikainak direla ikusten da. Eta bukera, itzarotekoa zen, baina gogorra hala ere.
Skins – 07×05 – Rise_ Part One
Effy eta Cassie ez bezala Cook Manchesterren kokatzen da, ez Londonen. Eta, egia esan, skins gehien gogorazten duena, bai hizkuntzagatik bai gordintasunagatik (drogak, sexua, musika, etab) eta aurreko gertaerekin lotura hobea duena. Beste biak beren bizitzak orain nolakoak ziren kontatzen zuten, Cook-en oraingo bizitzan lehen egindakoengatik baldintzatuta dago. Oso bizia baina pixkat ikusia bezala.
Ray Donovan – 01×05 – The Golem
Udan serie hau ikusten hasi naiz eta EEBBko martxa iada hartu dut. Kapitulu hau ez zait bereziki interesgarria iruditu, aurrekoekin konparatuta. Agian erritmoa jaitsi behar izan dute eta gauzak mantsoago hartu. Ideia eta nola daramaten gustatu zaizkit eta gainera antzezle bikainak daude. Agian gakoa kapitulu bukaeran dago, bere emazteak “Nor zara” galdetzen dionean. Egia esango?
Pretty Little Liars – 04×08 – The Guilty Girl’s Handbook
Aspaldiko partez A-k ez du eskua sartu eta gehiena Hanna-k egingo ez duen konfesioaren inguruan joan da, azkenean Mona-k egiten baitu. Gainontzekoak bere kontu pertsonalekin aritu dira, hortaz, istorio nagusian berririk ez.