Merezitako opor batzuen ostean oporretan eman diren kapituluen laburpentxoa egiten dut. Skins-en serie bukaera, Falling Skies-en denboraldi bukaera eta gainontzeko udako serieak aurrera darraite.
Falling Skies – 03×10 – Brazil
Denboraldi bukaera. Ba, beno, denboraldia bukatzeko akzio pixkat, kontu batzuen ebazpenak eta istorio batzuen bueltak, betikoa denboraldi bukaeran serie honetan.
Lourdes Spheniak gainetik kentzeko eta, horrela, Voltanen arma erabiltzea erraztea entretenigarria izan da. Behin Voltanak helduta, eeeee, bale, ez zen uste zutena. Hortaz eztabaida eta lasto pixkat baten ostean zeozer erdi adosten dute. Eta bukatzeko Tom ez da bigarrenez alargun gelditu eta bere neskalaguna eta alabatxoa bizirik zeuden. Eta alabak denboraldiko cliffhangerra ematen digu. Datorren udararte.
Skins – 07×06 – Rise_ Part Two
Serie bukaera. Eta kapituluak ez dit ezer esan. Cook-en neskalagunaren jaioterrira doaz beren gurasoekin eta kapitulu guztia eztabaidatxo sasifilosofikoz beteta dago. Kapitulu erdira gaiztoaren plantak egiten dituen tipoa agertzen da eta horrek ohiuak, burrukak, ihesaldiak eta hildakoak ekartzen ditu. Eskasa benetan.
Major Crimes – 02×09 – There’s No Place Like Home
Kapitulu ederra benetan. Primerakoa. Provenzaren adin kontuekin asten da eta kasuko kapituluaren protagonistak telebistako antzezle handiak izan dira, beren adina edukiko dute baina antzezle bikainak izaten jarraitzen dute. Beren papera oso meta izan da baina gidoilariek omenaldi bat eman diete antzinako seriei eta, zergatik ez, bere buruari parre egiten diote. Bikaina benetan, asko gozatu dut.
Major Crimes – 02×10 – Backfire
Kapituluko kasuak Rusty-n eragina du eta, honek, seriea nola garatu daitekeen. Kapitulu iluna, Brenda bera era aipatzen da, beltz-txuri kontu horiek lantzen dituenak. Ez du misterio handirik egia esan, baina bai pentsarazten duena.
Pretty Little Liars – 04×09 – Into the Deep eta 04×10 – The Mirror Has Three Faces
Bi kapituluak batera komentatuko ditut ze… ez dago askorik esateko. Hauek betiko martxan jarraitzen dute, auzo-lotsa gutxiago emanez baina pixkat geldirik betiko kontuetan. Bata bere ama dela, bestea bere mutilagunaren ama eta beste biak beren bizitzarekin zer egin ez dakitela. Gero Mona daukate oso ondo ez dakiguna zer dabilen egiten eta Fitz, ba hori, aldaketa dramatiko bat egin diote nahiko, nola esan, bai, sinesgaitza. Garbi ateratzen den gauza bakarra Cece-rena da. Eta ziur ez dela dirudiena.
Ray Donovan – 01×06 – Housewarming
Iruditzen zait seriea pixkat definitu egin dela, alde batetik Ray bere lana egiten saiatzen dela eta bestetik bere aita bere bizitza hondatzen. Horretarako bere emaztea eta seme-alaba kontran jartzen saiatzen da eta FBI-ari laguntzen diolaren plantak egiten. Albo-ondorioak, Ray-ren anai txikiaren egoera eta bere emaztearen portaera.
Ray Donovan – 01×07 – New Birthday
Eta bere aitaren arazoarekin bukatzeko, Ray Boston-era doa bere aita hiltzeko norbait kontratatzeko. Horrela bere iraganeko hainbat kontu ezagutzen ditugu. Bitartean Los Angeles-en Ray-ren alabaren eta mutilagunaren artean dena polita izan ostean, kapitulu bukaeran, en fin, hor utzi gaituzte, zer gertatuko den zain.