Genetika, genomika ta beste

Dena ikertzea ez delako

Nire ustez ikertzaile batek duen arazorik handiena ikertzeari inoiz uzten ez diola da. 24 orduz 365 egunez (366 urte bisiestoetan) ikertzaileak gara. Lotan ere pentsatzeari ez diogu uzten. Gidatzen zoazela, bazkaltzen zaudela edo liburu bat irakurtzen zaudela ideia bikainen bat burura etorri ahal zaizu. Pixkat yonkiak gara zentzu horretan.
 
Orain dela pare bat urte lan oso interesgarri bat irakurri nuen: hainbat haurrei zientzilari bat marrazteko eskatu zitzaien, gero Fermilab-era hango zientzilariak ezagutzera eraman zituzten eta bisitaren ostean zientzilariak marrazteko eskatu zieten. Emaitza ederra izan zen, helbidean ikusi daitekeena. Amy deitutako neskato baten berbekin gelditzen naiz “zientzilariak pertsona arruntak dira lan ez hain arrunt batekin”.
 
Honek pentsarazi zidan eta hortik egunero bizitza eta lan ez hain arrunt hau uztartzeko modua aurkitu nuen. Nire lagunek hain ondo ezagutzen duen ikertzeko “moduak”. Hau da, ahal dudan heinean, bulegotik atera eta lana inguru ezberdinetan egin.
 
Ikertzeko “moduak” Bartzelonan hasi nituen, hango PRBB eraikin ederrean kokatuta dagoen IBEan postdoc-a egin nuenean
 

 
20130925092251
 
Lehenengo ikertzeko “moduak”. PRBBko 4. Solairutik, Bartzelonetako hondartzak eta Hospital del Mar ikusten direla.
 

 
Lekua paregabea zenez, eraikinaren terraza ezberdinetara joan eta hantxe egiten nituen nire hamarretako / hamaiketakoak, batzuetan lan eta guzti!
 

 
20130925092610
 
Bai, eskubitara ikusten dena lana da, ezkerretara plazerra.
 

 
Gainera orain nire seinua den behi-katiluarekin eraikina gora eraikina behara joan nintzen. Lehenengotan jendeak parre egiten zuen edo zur ta lur gelditzen ziren. Gero naturaltasunez hartu zuten.
 

 
Eta Euskal Herrira itzuli nintzenean (orain dela urtebete) ikertzeko “moduak” ekarri nituen nirekin. Nola ez.
 

 
20130925092929
 
Behi-katilua Leioa-Erandioko Arboretum-ean.
 

 
20130925093102
 
Kafepintxoa, Mario’s-en, ikertzeko “modu”rik onena.
 

 
Eta horrela, kafe, pintxo edo dena delakoaren inguruan ikertzen dut, eta gero eta jende gehiago animatzen dur horrela ikertzera. Zeren, dena ez da ikertzea, baizik eta gure lana gustora egitea. Eta tripa beteta, askoz hobeto egiten da lan.
 

 
Leioako Campus-ean bazaude eta Arboretum-etik behi-katilu batekin tipo bat ikusten baduzu edo ostiraletan Mario’s-en (Garai kafetegia) iPad-a begiratzen dagoela pintxo bat jaten ikusten baduzu, ez harritu, ni naiz eta momentu horretan ikertzen ari naiz. Beste modu batean baina ikertzen. Eta, nahi baduzu, hurbildu eta gustora hitz egingo dugu!
 

 
On egin!
 

Utzi erantzuna