Telesailak

2013ko 39. asteko serieak

2013ko 39. asteko serieak
 

 
Bai, aste honetan EEBBetan denboraldi berria hasi da eta hau zoramena izan da! Eta, gainera, IT Crow-ren bukaerako kapitulua izan dugu eta Ray Donovan-en denboraldi bukaera. Aste bizia.
 

 

Ray Donovan – 01×12 – Same Exactly

 
Denboraldi bukaera. Ray eta Mike-n artekoak eta Sully-rena konpontzea izan dira ardatz nagusiak, pixkat denboraldiari itxiera emateko. Baita ere irekitako beste korapilo batzu ebatzi dira baina, tira, ez gazi ez gozo. Ezer berezirik gabeko denboraldi bukaera. Egia esan seriea hasi zenetik erritmoa eta kontuak aldatu dira eta kapitulu hau norabide hori jarraitu du: Ray-ren bizitzan zentratzea eta bere aitarekin dituen kontuetan sakontzea.
 

 

Castle – 06×01 – Valkyrie

 
Serie hau ikustea plazer bat da beti. Pasaden denboraldiaren bukaeraren ostean Beckett-ek Castle-en ezkontza-proposamena onartzen du baina, era berean, Washington-era lan egitera doa. Kapituluan biak banatuta egotearen kontuak lantzen dituzte, kapituluko kasua ondo baina bukaera, buf, arnasa kentzekoa.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×01 – Pilot

 
Serie honen lehen kapitulua. Zertaz zioan irakurri ostean aukera eman nion lehen kapituluari eta, bai, seriari aukera emango diot. Behintzat entretenigarria da, umore puntu batzuekin eta akzioduna. Aktoreak pixkat eskasak direla onartu beharra dut baina, tira, balio du.
 

 

Person of Interest – 03×01 – Liberty

 
Hauek bere erritmoan itzuli dira. Shawn-en fitxaketaz eta Carter-en lanpostu berriaz gain guztia bere dinaminan jarraitzen du. Asteko kasua, zuzena, baina bazidurien egoera berria azaltzeko erabili dutela. Root-en kontua dela eta, ostera, zeozer gertatuko dela aurreikusten da, denboraldiko lerro nagusia agian?
 

 

Revolution (2012) – 02×01 – Born In The U.S.A.

 
Aurreko denboraldi bukaeran dena hankaz gora utzi ostean sei hilabete beranduago kokatzen gara. Berriro ere elektrizitate gabe, Atlanta eta Filadelfia suntsituta eta protagonistak pixkat sakabanatuak. Hilabete hauetan gertatu dena pixkana azaltzen doaz eta EEBB-en berragerpena korapilo berri bat izango dela dirudi. Hori bai azken eszena, itxarota ere, ikaragarria dela onartu beharra daukat.
 

 

Modern Family – 05×01 – Suddenly, Last Summer & Modern Family – 05×02 – First Days

 
Denboraldia hasteko bi kapitulu izan ditugu baina pixkat harraroa izan da: lehena uda baino lehenago gertatzen da eta bigarrena ostean. Lehen kapituluko korapilo nagua Cam eta Mitch-en ezkontza proposamena izan da, baina bigarrenean ez dugu ezer berririk jakin. Gainontzekoa bi kapituluetan ondo, zuzena, bere momentu honekin. Batez ere bigarren kapitulua bere lehen egunekin.
 

 

Parenthood – 05×01 – It Has to be Now

 
Aurreko denboraldian dena ebatzita utzi ostean, denboraldiko lehen kapitulu honetan erronka eta korapilo berriak aurkezten dira: Crosby-ren alabaren jaiotza, Ray eta Sarah apurtu ostekoa, Joe-ren lana, Kristina alkatesa aurkeztearen kontua, etab. Eta bukaeran ezkontza proposamena eta guzti. Istorioak kokatu dira, ea orain zer gertatzen den.
 

 

Blue Bloods – 04×01 – Unwritten Rules

 
Denboraldia hasteko kontu ezagun bat serie honetan: polizia bat hiltzen dute eta horrek familian tentsioak sortzen ditu. Edonola ere, interesgarria izan da eta pertsonaia berriak aurkeztu dituzte. Pixkat efektista baina eraginkorra.
 

 

The IT Crowd – 04×07 – The Last Byte

 
Seriearen azken kapitulua. Bikaina. Ederra. Beren estiloan eta bukaera ezinhobe batekin. Ohiko kapituluak baino luzeagoa, kapitulu berezi honekin seriea itxi nahi zuten. Eta, benetan, momentu oso onak ditu. Beren ohiko umore british horrekin eta ez hankarik ez bururik duten gag-ekin. Eta azken eszena benetan aproposa, malkorik utzi beharrean irri handi bat uzten duena. Hamarrekoa.
 

Utzi erantzuna