Telesailak

2013ko 40. asteko serieak

Denboraldi berria topera dugu iada eta hona asteko laburpena
 

 

Revenge – 03×01 – Fear

 
Drama honen denboraldi hasiera. Aurreko denboraldietan bezala, hasierako eszena erakargarri bat eta, gero, sei hilabete lehenago jartzen gara, denboraldian zehar korapiloa kontatuz. Pixkat kaotikoa iruditu zait lehen atal hau, ez dut oso argi izan zeintzuk ziren interesguneak eta korapiloak. Gainera Nolan gartzelatik hain errez ataratzea eta Jack-en ultimatum-a interesgarriak izan zitezkeen istorioak asko sakondu gabe moztu dituzte. Gauza asko baina ezer zehatzik ezer, beno, bukaerako cliffhanger-a izan ezik. Horrek zer esana ekar dezake.
 

 

Castle – 06×02 – Dreamworld

 
Aurreko kapituluaren jarraipena. Castle-len bizitza kinka larrian dago kasu osoan zehar eta Beckett-ek bere senargaia bizirik mantentzeko denetarik egiten du. Entretenigarria izan da, erraz ikustekoa, sorpresa txikiekin eta bukaera on batekin.
 

 

Homeland – 03×01 – Tin Man Is Down

 
Denboraldi hasiera. Hiru kontutan zentratu dira: CIAk jasotako kolpearen ondorioak Saul-ek nola kudeatzen dituen, Carrie-ri egindako galdeketa eta Brody-ren familia nola bizi duen. Interesa dute, istorioak nahiko zuzen eramanda, lasto askorik gabe, eta pertsonaia berriak sartuz. Hori bai, kapitulu bukaeran Saul-ek nola Carrie saltzen duen ikaragarria da.
 

 

Agents of S.H.I.E.L.D. – 1×02 – 0-8-4

 
Beno, Coulson kenduta, gainontzeko pertsonaiek pixkat hotz jarraitzen dute. Kapitulu honetan, gainera, Coulsone-k piper eta gatz gehiena jartzen du eta gainontzekoak, beno, zeozer egiten saiatzen dira. Skye-ren misterioa da pixkat interesa izan dezakena, gainontzekoa, ba hori, akzio asko, tiroak, saltoak eta eztandak.
 

 

Person of Interest – 3×02 – Nothing To Hide

 
Serieko kapitulu normal zirudien, kasu bat, Shawn – Reese – Finch hirukoteak pertsona hori lagundu nahi (baina oraingoan ezin) eta listo. Ala ez, zeren agian denboraldirako nemesi berri bat daukagu, goberno/entepresen kontrolaren aurkako talde izkutu bat alegia. Albo kontu bat Carter bere lan berrian egokitzea izan da, bere kide berriarekin duen elkarrekintza. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 05×03

 
Beno behintzat kapitulu honetan Cam eta Mitch-en ezkontzan aurrera jarraitu dute, momentu oso dibertigarriekin. Baita ere oso ondo egon da Fulgencioren kontua eta Phil-en negozioak. Dumphytar txikiena, beste barik. Kapitulu zuzena.
 

 

Revolution (2012) – 02×02 – There Will Be Blood

 
Eeeeeeeeeee, ze arraio egiten dabiltza? Benetan, zer kontatu nahi dute? Zeharo galduta nago eta ez dakit oso ondo zer gertatu den. Aaron-en berbizitzea ta dituen ondorioak, ba, hori, beste barik; Charlie ta Monroe-ren kontuarekin ez dakit zer egin nahi duten; Rachel ta, gauza bera, noraezen dirudi doazela; Miles-ena nahiko lastoa; eta agian interesgarriena Neville-na da, behintzat, argi dago zertaz doan. Hori bai EEBB-etako kontua ez dut hain argi eta bukaera harraroa izan du.
 

 

Scandal – 03×01 – It’s Handled

 
Denboraldi hasiera. Aurreko denboraldia bukatu zen unean hasi dute eta nahiko entretenigarria izan da. Olivia eta bere aitaren artekoak, Oliviaren lankideek nola kudeatu duten, Oliviak nola kudeatzen duen eta Presidenteren azpijokoak. Kapitulu nahiko zuzena, lastorik gabekoa eta behingoz kartak mahai-gainean jartzen dituenak. Bukaera heldu arte. Orduan bai serieak bira berrri bat hartuko duela dirudi.
 

 

Parenthood – 05×02 – All Aboard Who’s Coming Aboard

 
Kapituluak kutsu harraroa utzi dit. Arazoak bilakatu zitezkeen kontu batzuk nahiko arin eta drama handirik gabe konpondu dituzte, korapilo berriak hasi dituzte eta Julie-ren ingurukoa ez dut oso ondo ulertu zertaz zihoan. Eztakit, kapitulu harraroa.
 

 

Blue Bloods – 04×02 – The City That Never Sleeps

 
Kapitulu nahiko entretenigarria. Bi istorio handitan zentratu dira, alde batetik Frank bere gizonengatik hurbilago egoteko kontua ta bestetik Danny-k ikertzen duen kasua. Umore puntua Jamie-ren kasua ta Danny-rekin doan Hollywood-eko izarraren ingurukoak jarri dute. Ondo egon da, zuzena.
 

Utzi erantzuna