Telesailak

2013ko 42. asteko serieak

Goazen asteko laburpenarekin.
 

 

Castle – 06×04 – Number One Fan

 
Kapitulu entretenigarria bukaeran Becket New York-eko poliziara itzultzeko. Bere momentu dramatikoak izan baditu ere, kapitulu honek duen umore ikutu horiekin eta antzeleen lan bikainarekin dena oso atsegina egiten da. Kasua berak gorabeherak ditu, Castle barruraino sartzen dute baina, esandakoa, oso entretenigarria da. Eta Castle eta Becket NY-en bueltan ditugu.
 

 

Homeland – 03×03 – Tower Of David

 
Denboraldi honetan lehen aldiz Brody agertzen zaigu. Ia kapitulu osoa bere Venezuelako “gartzela”n erakusten digute. Isolamendua, ihes egiteko beharra etab hori ingurune zapantzaile batean azaldu digutela esango dute batzuek, niri aspergarria iruditu zait, baliozko ezer ez duena. Baita ere Carrie zoroetxean bizi duen egoera azaltzen dute, bien arteko paralelismo egin nahian edo. Fz bada nabaritu kapituluak ez dit ezer esan.
 

 

Revenge – 03×03 – Confession

 
Beno, Ayden-en itzulera ez da zirudiena, hori kapituluaren bukaeran dakigu. Baina bitartean, betikoa, Victoria-Emily guda hotza, Emily Conrad manipulatzen bere konfesioa lortzeko, Jack, Daniel eta Charlotte hortik noraezean. Bukaera pixkat flipatua baina, beno, serie hau horrelakoa da.
 

 

Person of Interest – 03×04 – Reasonable Doubt

 
Kapitulu honetan ez da korapilo nagusian aurrera egiten (Carterren lankide berriaren ingurukoa izan ezik, Carter espiatzen baidabil) baina guztiz entrenigarria izan da. Guztiz poliziakoa, engainu eta bira askorekin. Eta umore ikutuekin. Oso gustora ikusi dut. Eta gainera bukaera bikain batekin, ez dakigu zer gertatu den, baina denok susma dezakegu.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×04 – Eye Spy

 
Pixkanaka tonua hartzen doala dirudi. Eta serieko nemesi berria ere aurkezten digute, guztiz ezezaguna eta misteriotsua bada ere (horrenbeste etsaiekin hau katxondeo bat bilakatu daiteke). Kapitulua bera akzioz betea eta tentsio puntuarekin. Ondo, entretenigarria, kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 05×05 – The Late Show

 
Kapitulu atsegina, hiru bikoeteetan (Cam-Micth, Claire-Phil, Jay-Gloria) zentratua eta beraien arteko hika-miketan, familiako txikienak pixkat konpartsa moduan gelditu dira. Hiru istorioak paraleloan joan dira, antzeko egoerekin eta horiek konpontzeko moduan. Hori bai, bukaerako gag-a soberan zegoela iruditzen zait, Mitch-ek freskagarriarena nahita edo nahigabe egin izana ez jakitea erakargarriagoa zen.
 

 

Revolution (2012) – 02×04 – Patriot Games

 
Iada seriea denboraldi honetan beste kontu bat dela esan dezakegu. Eta, aurreko denboraldian ez bezala, ez dago flashback-ik, agian aldaketarik nabarmenena. Seriea protagonistak Monroe-ren aurka egotetik patriota edo EEBB berrien aurka egotera pasa dira eta hauek Rachel-entzat zeozer prestatuta daukate. Aaron gainera, hilen artetik itzultzeaz gain, orain distantzian ikus dezake eta jendea erre, agian nanozito horiek kontrola ditzake, auskalo. Neville bere planekin jarraitzen du, bere erritmoan, agian momentu honetan seriean interesgarriena dena. Eta badirudi Charlie eta Monroe gainontzekoekin batuko dirala.
 

 

Parenthood – 05×04 – In Dreams Begin Responsibility

 
Beno, itxaron zitekeen gauza bat gertatu da, hots, Sarah-k Amber-rekin txarto bukatzea azken honen ezkontza dela eta; eta susmatzen zen beste bat, hots, Alan-ek Kristin guztiz laguntzea eta alde egotea azken honen lasterketan alkate bilakatzeko. Eta kapituluko azken korapilo nagusian Victor-ek irakurtzeko dituen arazoekin laguntzeko Juliak bere aitaren laguntza jasotzen du. Hiru kontu horiekin joan zaigu denbora, Crosby-k pixkat konpartsarena egiten eta Drew bere (ez)maitasun kontuekin.
 

 

Scandal – 03×03 – Mrs. Smith Goes to Washington

 
Ufa, kapitulu honetan denetarik gertatu da: drama, akzioa, eztandak, une oso tentsuak eta ikaragarrizko buruz burukoak. Arnasgabe utzi nau, serie honetan orain handira jokatzen dute. Kapituluan zehar ezer ez zen zirudiena eta Oliviaren aita serieko nemesirik handiena eta boteretsuena bezala azaltzen zaigu. Ikaragarria benetan kapitulu hau.
 

 

Blue Bloods – 04×04 – The Truth About Lying

 
Kapituluak bi korapilo nagusi izan ditu. Alde batetik Danny-k ikertu duen kasua, zinez gogorra; eta Jaimy-ren kidearen harira sortzen diren arazoak. Lehena, esan bezala, gogorra, bira nahiko eman dituena baina, zoritzarrez, nahiko errealista. Gainera modu sutil baten hainbat gai sozial jorratu dituzte. Bigarren korapiloa atseginagoa izan da, gogoeta gehiago egitekoa eta Frank bere onena erakusten. Kapitulu ona izan da.
 

Utzi erantzuna