Genetika, genomika ta beste

DNA zaborraren garrantziaz (eta II)

DNA zaborraren inguran idatzitakoen artean, aurrekoan hainbat ikertzailek DNA zaborrari garrantzia kentzen diotela onartu nuen.
 
Orain dela hilabete batzuk hedabide batzuetan “DNA zaborraren misterioa ebatzi da: ez da beharrezkoa” (adibidez argitaratu zen. Horrela, zuzenean, anestesiarik gabe. Pixkat zer pentsatu ez nekiela gelditu nintzen eta jatorrizko ikerketa artikulura, iturrira, joan nintzen zeozer gehiago jakiteko eta ulertzeko. Nature bat zen ikerketa aldizkari garrantzitsuenetakoa, hortaz, lana izugarria beharko luke. Eta landare karniboro urtar txiki baten genomari buruzko artikulua aurkitu nuen. Nire lehen pentsamendua “Txo, nire interes eremua pikutara bidaltzeko inori inporta ez zaion landare kakati batekin etorri behar zaizkit” izan zen. Artikulua patxadaz irakurri ostean eta hotzean “Txo, nire interes eremua pikutara bidaltzeko inori inporta ez zaion landare kakati batekin etorri behar zaizkit” pentsatzen jarraitu nuen.
 
Nire aurreiritziak eta joerak albo batera utzita datu hotzak jarriko ditut mahai gainean. Bai landare nimiƱo horretan apenas DNA zaborrik dago. Ordurarte ezagutzen ziren espezie konplexuen genometan ez bezala, berekoia, parasitoa, zaborra diren osagaiak ia desagertuta daude. Badirudi genoma batek DNA zabarrik gabe arazo gabe funtzionatu dezakeela.
 
Interesgarria zinez, baina komunikabideetan idatzitako izenburuarekin ez du zerikusirik honek. Misterioa ez da ebatzi. Nire ustez kontrakoa da, handitu egin da. Genoma batek DNA zaborrik gabe funtziona badezake, zergatik ezagutzen ditugun genoma gehienetan kopuru oso altuan agertzen dira? “Ez dira beharrezkoak”, “misterioa ebaztuta dago”, bai? ziur?
 
DNA zaborrari buruz dagoen arazo kontzeptualik handiena eta, era berean, paradoxa, bere izate bera da: geneekin burrukan dago, arazoak sortzen ditu eta, garrantzitsuena, energia gastu handi bat da. Eta bizitzan dena baliabideen (energiaren) burruka bezala azaltzen denez, zertarako horrenbeste energia gastatzen duen eta beharrezkoa ez den zeozer genoman mantendu? Misterio on bat dela ezin didazue ukatu.
 
Misterio hau azaltzeko (eta DNA zaborrari garrantzia kentzeko) ikertzaile batzuek fosilak besterik ez direla defendatzen dute eta beste batzuek gaitz onargarri bat dela diote.
 
Egia da DNA zaborra eratzen duten osagai asko ez dutela funtzionatzen. Zentzu hortan fosilak dira eta harroketan aurkitzen diren fosilak bezala aitzinean gertatutakoa ikasteko balio dezakete, gaur egun garrantziarik ez badute ere. Beno, gaitz erdi, ezta? Eboluzioa den puzzle erraldoi horren piezak dira eta eboluzioa ulertzeko balio dezakete.
 
Gaitz onargarriarena konplexuagoa da. Demagun maitemintzen zarela eta pertsona horrekin zure bizitza betirako partekatu nahi duzula. Baina zure amaginarreba ez duzula jasaten. Ez, amaginarreba ez, gixajoak beti gaiztoaren papera egiten dute. Demagun koinatua ez duzula jasaten. Ezertarako. Bi aukera dituzu: betirako bakarrik egon zure bihotza apurtuta edo pertsona nazkagarri hori jasan zure maitalearekin egoteko. Gaitzetatik eramangarriena aukeratzen duzu. Halako zeozer gertatu daiteke DNA zaborrarekin: geneek ez dute jasaten baina alternatiba dena pikutara bidaltzea da eta ez genomarik, ez generik, ez ezer legoke.
 
Hala ere, DNA zaborrak misterio bat jarraitzen izaten du? Gero eta gutxiago. Hobeto ulertzen dugun heinean eboluzioa erreztu dezakelaz konturatzen ari gara. Bai, demontrezko landare horretan desagertu da baina zerri egingo diozu kasu gehiago landare kakati horri edo zure genomaren erdia DNA zaborra izateari? (antropozentrismoa beti argudio irabazlea da, falazia bat bada ere). Nire ustez gogoeta ez da genoma batek DNA zaborrik gabe funtziona dezakela baizik eta galdetzea, genoma batek DNA zaborrik gabe eboluzionatu dezake? Hor dago koska.
 
Honarte zure zainak moztu gabe edo nireak mozteko gogoekin heldu ez bazara, zorionak, txokolatez betetako bizkotxoko zati bat irabazi duzu.
 

 
20131022183253
 
Bizkotxoak gaitz guztiak kentzen ditu. Koinatua jasatea izan ezik.
 

One comment on “DNA zaborraren garrantziaz (eta II)

Utzi erantzuna