Goazen asteko laburpenarekin.
Castle – 06×05 – Time Will Tell
Haloween-eko berezia dela suposatzen dut eta aizu, bikaina izan da. Alexis-ekin Castle-k dituen kontuak izan ezik, seriotzat har ditzazkegun bakarrak, gainontzekoa, hots, kapituluko kasua ikaragarria izan da. Beraiek ere txantxetan hartzen dute (terminator eta 12 monkeys aipatzea) gertatutakoa eta horrek oraindik atseginagoa egiten du. Balizko denbora bidairiak, denbora-lerro aldaketak eta dena zoroen kontuak izatea, gauza ulergaitzak gertatzea eta jarritako umorea. Sinez ederra izan dela.
Homeland – 03×04 – Game On
Ea, orduan, ez dut ezer ulertzen. Zeozer galdu dut zeren badaude lotu ezin ditudan kontuak. Espero hurrengo kapituluetan azaltzea. Kapitulua bera Carrie-ri buruz batez ere izan da, Dana-ren kontu gutxi batzuekin. Egia esan ondo joan da, interesa mantantzen du baina bukaera horrekin, orain arte ikusitako guztiak beste zentzu bat du. Izatekotan.
Revenge – 03×04 – Mercy
Beno, kapitulu bakoitzean hainbeste gauza gertatzen dira eta horrenbeste bira daude iada ezer ez nauela harritzen. Dirudienez orain Emily-ri gauzak zailago jarriko dizkiote eta bere onenean ez dagoela esan dezakegu. Conrad-ek denari buelta eman dio, Victoriak bere trikimailuetako bat erabili du nahi zuena lorzeko eta, azkenik Aiden-ek dena kakaztu du. Nolan-en kontuan ez dut oso argi nora joan nahi duten. Hala ere hotz, momentu honetan Emily-ri tiro nork egin don jakitea da interesatzen zaidana. Eta hori jakiteko oraindik kapitulu asko falta dira.
Person of Interest – 03×05 – Razgovor
Beste kapitulu entretenigarri bat. Lehenengo aldiz denboraldi honetan denboran atzera egiten dugu eta horrela Shan-en iraganaz zeozer dakigu. Gainera kapituluko kasuan Shan-ekin harreman berezi bat ezartzen duen neskato bat ageri zaigu Shan-en hoztasun hori apurtuz. Eta bukaeran Root agertzen zaio. Carter izan da kapituluko beste protagonista, batez ere bukaeran bere lankide berriari gauzak argi uzten dizkionean. Benetan intentsoa izan da dena. Baina oso entretenigarria.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×05 – Girl In The Flower Dress
Badirudi denboraldiko nemesietako batek bere planekin aurrera egin duela. Eta bidean hainbat hildako utzita. Hori bai, kapitulu honetan Skye-ren benetako nahiak eta norekin lan egiten zuen ezagutzen ditugu, eta horrek sortzen dizkion arazoak gainontzeko taldekideekin. Badirudi bere hautua egin duela baina ez dakit nola hartuko duten gainontzekoak. Gainontzeko pertsonaiak, Coulson ezik, beti bezala hotz.
Pretty Little Liars – 04×13 – Grave New World
Haloween-eko berezia, denboraldi geldiaren arteko zubia. Egia esan aurreko kapituluaren bukaeraren ostean jartzen da eta badirudi bere protagonistak gorputza erakusteko ta oihukatzeko prestatu dutela. Fitz serieko gaiztoa izan daitekelaz gain, pixkat kaotikoa iruditu zait dena: lau zoro hauek korrika eta oihuka denbora osoan, batzutan ildoa galduta, Caleb-ek Mirando hori autobusean aurkitu ta hilerrian ikusten dutena etab ulergaitz luze bat. Eta Allison ikustea ere, hori bai izan dela ulergaitzena.
Revolution (2012) – 02×05 – One Riot, One Ranger
Zer esan ez dakit. Balizko patriota horiek denetarik dute: gaiztoak, edonon infiltratuak, reprogramazio zentruak eta disdentzia hiltzen dute. Eta horien aurka egiteko gure protagonistak Bass-ekin elkartzen dira Texas eta Patriotak gudan sartzen saiatzeko, eta gauzak bukatzen dira bukatzen diren bezala. Aaron eta bere bodereen kontua (flashback pixkat lastoekin) misterioa baino pegotea dirudi. Entretenigarria izan denik ez dut ukatuko baina gero eta paranoikoagoa da serie hau.
Modern Family – 05×06 – The Help
Kapitulu honetan hiru familiak apenas ez dira gurutzatu, bakoitza bere kabuz ibili da ia etxetik atera gabe. Jay ta Gloria haurra zaintzeko eztabaidan, gora eta behera, tipo nahiko kurioso bat hartzen dute. Phil eta Claire, Phil-en aitaren ingurukoak kopontzen saiatzen. Eta Mitch eta Cam bere ezkontza prestatzen. Zuzena izan da, elkarrizketa batzuk bikainak eta oro har eramangarria.
Parenthood – 05×05 – Let’s Be Mad Together
Kapitulu honetan zabalik zeuden hainbat fronte gutxi gorabehera bideratu dituzte. Sarah-Amber-Ryan hirukiak ezkontzaren ingurukoak direla eta Ryan Sarah-ri esan beharrekoak esatea, Crosby eta Adam-ek negozioari buruz eztabaidatu ostean ados jartzea eta Zeek eta Camile-en arteko harremana. Orain arazo berriak Julia eta Joe artean egon daitezke, ikusiko dugu, eta kapitulu honetan Kristineren alkate izateko kontuak ez dira ezertarako agertu, Max-ekin kontu batzutan zentratuz. Azken hau ez dut oso ondo kokatu. Gainontzekoa istoriaren barnean nahiko naturala iruditzen zait, dramoi bat beharrean zeozer kontubrista baizik.
Scandal – 03×04 – Say Hello to My Little Friend
Badirudi kapituluko kasua kontatzea eta denboraldiko kontuekin jarraitzea egitura berreskuratu dutela. Kapituluko kasua interesgarria izan da, bere birekin eta bukaera nahiko harrigarri batekin. Denboraldiko kontuak, ondo, Huck berera, Presidentearen emaztea hanka sartzen eta nahiko deigarria da Olivia galdu duela onartzea ikustea. Hori bai, bukaera cliffhanger oso efektista bat, jakinmina pizten duena duda barik.
Blue Bloods – 04×05 – Lost and Found
Ildo nagusia fede kontuak izan dira. Halako gauzek, beno, nahiko berdin zaizkit, horrek hotz utzi nau. Gainontzekoa ondo, entretenigarria, bere akzio kontuekin eta zer gertatuko den jakinminaz. Kapitulu zuzena, kontu handirik gabe.