Goazen asteko laburpenarekin.
Castle – 06×06 – Get a Clue
Alexis-ek eta Castle-k duten dramoiaz gain (bukaerako eszena nahiko deigarrai da) kapitulua oso entretenigarria izan da. Erreferentzia zinefiloekin, altxor bilaketa eta umore puntu askorekin. Entretenigarria, kapitulu osoan pantailari adi ea zer gertatuko den zai.
Homeland – 03×05 – The Yoga Play
Beno, Danaren kontuarekin bukatu dute, eskerrak, ze nerabeen gai guzti horrek aspertuta neukan. Kapituluko bi puntu interesgarrienak Saul eta Carrie izan dira. Lehena CIA ez duela zuzenduko jakin du eta bi aste geratzen zaizkio, azpijoko baten ostean. Eta Carrie, berriro ere bere zoramena topera duela, Iraniarren eskueten bukatu du, eta ez du itxura onik horrek. Behintzat espia eta azpijoko serie bat izatera itzuli da behingoz.
Revenge – 03×05 – Control
Horrenbeste joan-etorriekin eta jendeak gezurrak esaten nahi duena lortzeko pixkat galduta nago. Baina beno, behintzat entretenigarria izan da. Traizio, azpijoko eta tentsioa. Kulebroia modua berreskuratu du eta hori da bere xarma. Bai, ondo egon da kapitulua.
Ravenswood – 01×01 – Pilot & 01×02 – Death and the Maid
Pasaden astean Pretty Little Liars-en spin-off hau hasi zen, bere ama-seriaren Haloween-eko bereziaz baliatuta. Gaur gaixorik ibili naizenez serie honekin jarri naiz. Bere ama-seriea nahiko paranoikoa izanik, honek nerabe dramoiari gertaera paranormalak, mamuak eta espiritu txungoak gehitzen dizkio. Serie honetan Pretty Litle Liars-etik datorren Caleb-ez gain, serie horren Haloween-eko berezian aurkeztu zuten Miranda, eta herriko beste hiru nerabe dia protagonistak. Lehen kapituluaren bukaeran kotxe-istripua dute eta bigarren kapituluaren hasieran Miranda hiltzen da, baina, lasai, mamu bezala itzultzen da seriera. Eta bi kapituluetan kontu ilunak, rollo txarrekoak eta paranormalak ditugu. Behintzat antzezterakoan ez dute bere ama-seria beste auzolotsa ematen. Eta argazkia eta atmosfera oso lortuak daudela onartu beharra daukat.
Person of Interest – 03×06 – Mors Praematura
Root-ek Shaw bahitu ostean kapitulua denboraldiko korapilo nagusietako batean zentratu da kapitulua. Makinak Root+Shaw alde batetik Finch+Reese bestetik bidaltzen ditu denboraldiko etsaiaren planak zapuzteko. Akzio asko, tiroak eta ziztu bizian joan den kapitulua. Albo kontu bakarra Carterren kidearen ingurukoak izan dira, gainontzekoa Makina bere burua salbatzen.
Revolution (2012) – 02×06 – Dead Man Walking
Kapitulua bitan banatu da. Batetik Neville bere semearen bila entrenamentu leku batean aurkitzen du, eta tiro eta kolpe askoren ostean semea lotuta edukitzea lortzen du. Desprogramatuko ote duen hori beste kontu bat. Bestetik kapitulua zentratu duena: Texas-ekoak patriotekin guda hasi beharrean Monroe harrapatzen dute eta hiltzera epaitzen dute. Flashback-ak itzuli dira, Monroe zergatik horrenbeste zorotzen den erakusteko. Eta, bai, Rachel-en aita patriotekin lan egitea sorpresa izan da baina azken eszena guztiz itxarongarria zen.
Misfits – 05×01 & 05×02
Serie hau pasaden asten itzuli zela ez nekien eta, hortaz, egunean jarri naiz. Lehen kapitulua pasaden denboraldiaren bukaerako gertaeren ostean jartzen da, baina azkenean ez da inor hiltzen. Eta kapitulua seriearen mailan jarri da ezer pasa es balitz bezala: umore beltza eta zentzu gutxi. Kasik euren burua pixkat txantxetan hartzen dute eta horren parte izan dira esandakoak. Bigarren kapituluan lehenean ikusi genuen gauza batean sakontzen dute, hots, Rudy 2 eta bere talde-terapian. Hau denboraldiko korapiloa izango dela dirudi, hegan egiten duen tipo bat ta guzti. Gainontzekoagatik, Rudy 1-en eta bere gurasoetan zentratu da istorioa, tabernaria eta memoria galdu duena bigarren mailan geldituta. Bi kapituluak ondo egon dira, entretenigarriak.
Parenthood – 05×06 – The M Word
Beno, serieko bost hankak erakutsi dizkigute gutxi-gorabehera pisu berberarekin. Juliaren kontuarekin badakit nora joan nahi duten baina oso behartua ikusten dut, Sarah eta Amber-ek duten arazoekin bezala. Badirudi azkenean amak bere oniritzia eman diola ezkontzari baina guztiok dakigu txarto bukatuko duela denak. Camile ta Zeek-en arteko azkenean eztanda egin behar zuen eta egin du, etxearen kontua dela eta ez dela, izkutatuta zeuden beste kontu batzu azelaratu dira. Punturik dibertigarrienak Crosby-k jarri ditu, monobolumena dela, musikako taldekoekin mozkortuta dagoela. Eta intentsoena, benetan hunkigarria izan dena Kristinaren zatia izan da, batez ere alkategaien eztabaidan. Momentu sinez indartsua. Bai, kapitulua gustora ikusi dut.
Scandal – 03×05 – More Cattle, Less Bull
Denboraldi honetan kapitulu bakoitzean ahoa zabalik bukatzen dut. Presidenteak Oliviaren ama zeraman hegazkina erasotu zuela iradokitzea Oliviak Presidentearen kanpaina eramateko prest dagoenean kriston gidoi-bira da. Kapitulua bera oso ondo, oso entretenigarria, bai demokraten balizko hautagaiaren ingurukoak, bai Presidentearen inguruan gertatutakoak. Baina bukaera horrekin nori inporta zaio gainontzekoa?
Blue Bloods – 04×06 – Growing Boys
Kapituluak bi istorio nagusi izan ditu. Alde batetik gazteen programa, zeinetan Jimmy-ri arazoak sortzen dizkion eta bere aitak bere programaren alde borrokatu behar duen. Bestetik Danny ta institutuko bere neskalaguna zenaren inguruko txantxak eta gaizkiulertuak ta azken honen senargaiaren kontuak. Kapitulua entretenigarria izan da, umore ikutuarekin eta Frank gauzak argi utzita.