Telesailak

2013ko 45. asteko serieak

Goazen asteko laburpenarekin.
 

 

Castle – 06×07 – Like Father, Like Daughter

 
Beno, Castle eta Alexis-en arteko hika-mika konpontzeko zer hobeto bien arteko kasu bat baino. Alexis-ek aitari laguntza eskatzen dio aitzineko kasu bat birpasatzeko eta horrela errugabe bat heriotz epaitik salbatzeko. Ohikoak diren birekin, oso ondo eramana, bi kokalekuen artean, breaking bad momentua eta guzti. Eta azkenean erreduna beste bat izan dela frogatzen dute eta berriro ere harremanak normaltzen dituzte. Becket-ekin ere.
 

 

Homeland – 03×06 – Still Positive

 
Pasaden astean esan bezala espia serie bat izatera itzuli da, Danaren kontua izan ezik. Azken honetaz, ezer gutxi, izena aldatu eta etxetik joan. Zertara datorren kontu guzti hau idearik ez. Garrantzitsuena, espien kontua, mendeku eta odola edonondik. Boderearen bilaketa eta norberaren burua asetzea. Interesgarri jarri da kontua, soberan dauden albo kontu batzuk kenduta.
 

 

Revenge – 03×06 – Dissolution

 
Entrenigarria izan da. Egia da pare bat kontu sartu dituztela lasto moduan baina eramangarriak izan dira. Agian interesgarriena Nolan, Jack eta Emily arteko gorabeherak izan dira eta honek kapitulu bukaeran esaten diena. Azken honek denboraldi hasieran ikusitako hobeto ulertzeko balio izan du. Gainontzekoa, esandakoa, pixkat lastoa. Orain Charlotte ere bere manipulazioak egiten, Conrad eta Victoria burruka bizian eta Daniel bera hotz uzten nau.
 

 

Person of Interest – 03×07 – The Perfect Mark

 
Denboraldiko korapiloen artean oraingoan Carter eta HR-ren aurkako mendekuan aurreratu dute, makina eta Root-ena pixkat alboan utzita. Gainera HR-ren kontua kapituluko kasuarekin lotu dute, oso ondo, intriga handikoa (pixkat Leverage gogorazten) eta interesgarria. Eta Fusco zeozer gehiago agertu da gaixoa. Kasuko ebazpena itxaroten ez den horietarikoa eta kapituluaren bukaerak aldaketak ekarriko dituelakoan nago.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×06 – FZZT

 
Entretenigarria izan da, erritmoarekin doa eta denbora arin pasa zait, ezin ukatu. Egia da horretarako klasiko bat erabili dutela: protagonistako bat hilzorian egotea drama ta emozioa emateko. Eta bidebatez Fitz eta Simmons-i zeozer eman, ea hor egotetik garrantzia pixkat gehiago hartzen duten. Gainera umore pixkat izan du txantxa batzuekin. Baina, hori bai, oraindik seriarekin zer egin nahi duten ez dut oso argi.
 

 

Ravenswood – 01×03 – Believe

 
Serie hau gero eta rollotxarragoa da. Benetan, espirituak, hildakoak eta izualdiak edonondik ateratzen dituzte. Misterio dosi handiak jarri, nerabeen maitasun kontuak gehitu ta dena… ba hori horrela gelditzen da, harraro. Momentuz interesa mantentzen diot, ikara askorekin, baina ze demontre gertatzen ari den herri madarikatu horretan momentuz interesa ikusten diot. Eta orain gainontzeko hiruak Miranda ikusi ahal izatea ba, hori, bere interesa ematen dio.
 

 

Revolution (2012) – 02×07 – The Patriot Act

 
Momentu honetan serieak dituen bi lerroetan aurrera jarraitu dute. Denbora gehien eramaten duena Rachel, Miles eta besteak Patriotek hartutako herrixkan gertatzen dena da. Monroe berpiztu ostean, Rachelen aita patriotekin zergatik lan egiten duen erakusten digute (eta Rachelek daraman atsekabea jakiterakoan), tipo oso beldurgarri bat (zientzia kontseilaria omen dena) sartzen dute istorioan eta dena Aaron herritik ateratzeko kontuaren inguruan ibili da. Bestea lerroan Neville bere azpijokoekin jarraitu du eta bukaera nahiko harrigarri batekin utzi gaitu. Akzio momentuak, jarraitzeko erraza, entretenigarria edo. Baina ez dugu aurrerapen handirik izan.
 

 

Misfits – 05×03 – Episode 3

 
Abbey nondik datorren garatu dute batez ere. Bere amnesia hori benetan existitu ez dela da, beste pertsona baten (aurreko kapituluan aurkitu zuena) lagun ikustezina baitzen. Horri bueltaka ibili dira, hainbat gorabeherarekin, pixkat luzatu dutela iruditu zait azkenean Abby-k halako askatasun bat lortu arte bide berri bati ekiteko. Gainontzekoak, ba Finn-ek gaizkiulertuak ditu ikuskatzailearekin eta azken honek bere maitasuna aitortzen dio. Kontu honek kapituluko momentu dibertigarria dakar, Finn-ek Greg hil duela pentsatzen baitu eta lurperatzear zeudenean bizirik dagoelaz konturatzen dira. Metatxantxa bikaina. Eta Rudy 2 bere horretan darrai nor den bilatzen. Kapitulu zuzena baina pixkat astuna.
 

 

Scandal – 03×06 – Icarus

 
Guztiz denboraldiko korapilo nagusian sartu dira eta korapilo hori baldintzatzeko hainbat azpikontu bilatu dituzte. Baina momentuz argi dagoena Liv eta bere amaren kontuak dena baldintzatzen duela, presidentzia lortzeko hautagaien kontua barne. Gainontzeko kontuak hor daude, ez dute estropezu handirik egiten, baina gehiegi luzatzen badituzte istorioa behartu beharko dute. Oro har interesgarria izan da, entretenigarria, baina halako bira handirik gabekoa.
 

 

Blue Bloods – 04×07 – Drawing Dead

 
Kapituluak bi kontu nagusi izan ditu. Alde batetik Danny-k hilketa bat ikertzen, apostuekin lotua. Ez du misterio handirik izan, bidezidor batzuk bai, pixkat lastoak baina, beno, eramangarria izan dira. Beste aldetik Frank-ek bere polizia batek egindako ustezko hankasartzea kudeatu behar izan du eta, horren arira, alkatearen itzulera izan dugu. Korapilo hau zuzena izan da baina ebazpena nahiko topikoa izan da. Egia esan ez zait kapitulu osotua iruditu.
 

 

Parenthood – 05×07 – Speaking of Baggage

 
Bikoteetan zentratutako kapitulua. Berriak, zaharrak, aurrera doazenak, arazoak dituztenak. Guztietatik behartuena Juliaren kontua da, nahiko argi dago nondik jo nahi duten baina, benetan, behartua dirudi. Eta orain Amber-Ryan-ezkontza beste bira bat ematear dagoela dirudi. Camile eta Zeek-ena genekiena konfirmatu da eta orain ondorioetan sakonduko dutela dirudi. Kapituluko kontu ez hain dramoi puntua taldearen grabaketaren kontua izan da, asko eskertu dudana. Niretzat maitasun kontu gehiegi, baina, tira, horrelakoa da bizitza.
 

Utzi erantzuna