Goazen asteko laburpenarekin.
Castle – 06×08 – A Murder Is Forever
Beti bezala interesgarria izan da, entretenigarria baina pixkat aurresangarria. Kapituluak ematen dituen azkenengo bi bueltak itxarotekoak ziren, ez azaltzen den arrazoiengatik, baina itxarotekoa hala ere eta horrek ikusgarritasuna kentzen dio. Castle eta Beckett-en arteko dinamika beren erlazioa dela eta oso ondo tartekatu da kapituluko kasuarekin eta oso atsegina da umore horrekin hartzea. Oro har ondo, baina, hori, ezustekoak ez dira osoak izan.
Homeland – 03×07 – Gerontion
Behintzat espien seriea berreskuratu dugu eta albo-kontu aspergarririk ez dago. Istorio bat kontatu eta garatzen dute. Kitto. Gauza batzutan gehiegi luzatu daitezkela onartu dezaket baina behintzat ez dago lasto handirik. Kapitulu honetan gauza asko argitu dira, azpijoko batzuk ere agerian gelditu dira eta, behintzat, zeozer koherentea izan da. Behingoz. Eta seriea norabide interesgarri batean jartzen du. Eta onartu beharra daukat Saul-en pertsonaia bikaina dela, gero eta gehiago gustatzen zait.
Revenge – 03×07 – Resurgence
Folletoia aurrera darrai. Daniel eta Emilyren ezkontzan zentratu dira behingoz eta ezkontza hori ez gertatzeko azpijoko guztiak. Hainbat azpitrama daude baina guztiak beraien artean lotuak. Agian Conrad eta Jack-ena pixkat kanpoago gelditzen da, bain auskalo. Victoria eta Emily arteko gorrotoak joko asko ematen du eta orain Emily taldean jokatzen ikusteak beste zera bat ematen dio. Kapitulu hau gustora ikusi dut.
Person of Interest – 03×08 – Endgame
Kapitulua Carter-en inguruan izan da. Bere iragana ezagutu dugu, bere semearen aitarekin duen harremana nola garatuz joan den, eta bere oraingo mendekua HR aurka aurrera eraman du. Gainontzekoak bigarren maila batean gelditu dira, Carter izan da protagonita. Azpijoko eta trikimailu oso interesgarrietaz baliatu da bere helburua lortzeko, benetan istorioa oso ondo eramana da eta entretenigarria. Eta ebazpen bikain batekin. Hori bai, azkenengo eszenak ez dakit ze ondorio ekarriko dituen. Sinez kapitulu bikaina.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×07 – The Hub
Hego Osetiako independentisten kontua lekuz kanpo zegoen. Makina bat apurtu beharreko misioa beste edozein testuingurutan erabili zezaketen. Hortaz gain, pixkat ahula, pixkat konsistentzia gabea. Oraingoan Fitz-i protagonismo gehiago eman izan nahi diote ta, beno, zuzena baina besterik gabe. Gainontzekoak bere martxan baina kapituluak ez zuen askorako ematen. Kontu interesgarri bakarra bukaeran etorri da Skye-ren iraganaz dela eta. Hor beste misterio bat daukagu.
Ravenswood – 01×04 – The Devil Has a Face
Nerabe kontu eta rollotxarreko gauzen nahaste hau kaka oso adiktiboa da, plazer erruduna guztiz. Alde batetik pertsonaien arteko harremanetan sakondu dute, nerabe-foiletoi kontu horretan sartuz. Bestetik mamuen, kontu txungoen eta osaba-lurperatzailearen kontuekin dena oso misteriotsua eta rollotxarrekoa da. Baina datsegit.
Modern Family – 05×07 – A Fair to Remember
Atsegina izan da. Familia bakoitza bere kasa baina guztiak feria berean. Cam bere futbol taldea dela, Phil eta Claire bere opariekin eta Gloria Manny sozilizatu nahian. Onena Jay eta 80ko musikaren kontua. Haley-rena eskasena. Eta Lily-k punturik dibertigarrienak jartzen dituela onartu behar dut.
Misfits – 05×04 – Episode 4
Rudy 1, Rudy 2 eta Jess-en harremana lantzen dute batez ere, modu oso kurioso batean, interesgarria ta oso zintzoa. Gainontzekoek hasieran protagonismo gehiago izan dute, baina nahiko albo kontuak izan dituzte. Ondo, beste barik, agian barne txantxak dira deigarrienak, baina bukaera nahiko rollotxar batekin.
Revolution (2012) – 02×08 – Come Blow Your Horn
Horn seriean sartzea superhipermegagaizto bat sartzea izan da, aurrekoetan gaizto nahikorik ez bageneuka bezala. Ta gainera tipoaren flashback-ak ditugu eta dena garunean tumore bat duelako da. Ba bale, oso ongi. Kriston bidezidorrean sartuta gaude guztia honen inguruan edo honen ondorioz gertatzen da. Zirkulu batean gaudela dirudi, eta Monroe-k ihes egin izanak dena pixkat aspergarria izatera darama. Bai akzio asko, tiroak, eztandak, azken eszena aztoratzeilea, baina istorioak ez du aurrera egiten. Eta Neville-n aldetik, bere istorioa oso motel doa aurrera, pare bat eszena kapituluko, pegote bat dirudi, baina patriotei buruz zeozer kontatzen diguen bakarra,
Parenthood – 05×08 – The Ring
Denetarik pixkat izan dugu. Joel eta Julia krisi sakonean daude eta bere semearen kontuarekin krisia handitzen doa. Egia esan alde guzti hau oso behartuta ikusten dut, halako drama familiaren zati honetara eramatea sinesgaitza egiten zait. Beste bikote bat krisira doana ezkontzear dagoena da, ez dakit azkenean ezkontzarik izango ote dugun. Kristinarena bere aldetetik eta Crosbyrena bere aldetik zuzenak, baina kontu handirik gabe. Eta Sarah-ri pixkat protagonismo gehiago eman nahi diote. Oro har kapitulu zuzena, momentu umoretsu ta dramatikoekin, baina halako momentu handirik gabe.
Scandal – 03×07 – Everything’s Coming Up Mellie
Zelako foiletoia, benetan. Gero eta kontu zikin eta ilun gehiago agertzen ari dira. Millie izan da protagonista, iraganean egindako eta orainan egiten dituen gauzak erakusten. Benetan pertsonaia konplexua da. Liv eta bere amaren kontuarena bigarren mailan geratu da pixkat, baina hor jarraitu dute, orain lantalde osoa sartuz. Eta Quinn-ena orain kapitulu asko ikusten zen gertatuko zela. Eta bai presidenteak Liv-en aita nor den jakitea eta azken honen bukaerako eszena zur-ta-lur uztekoak. Ezuste mailak gainditzen dabiltza.
Blue Bloods – 04×08 – Justice Served
Batez ere adiskidetasuna eta lagunengatik egin behar dugunaz aritu dira, Frank eta bere bizitza osoko laguna batetik, Jamie eta bere lankidea bestetik. Oso ondo egon da, gogorrak, batez ere bigarrena, baina beti bezala zuzena dena egin dute. Kapituluan ere Danny-k zuzena dena egin du, zalaparta askoren artean hasieran eta bukaeran arrazoi zuela erakutsiz. Kapitulu entretenigarria baina, esandakoa, momentu batzuetan gogorra.