Goazen asteko laburpenarekin.
Castle – 06×09 – Disciple
Nahiko rollotxarrarekin hasten den kapitulua, gero beldurgarritasuna handitzen doana eta bukaera oso rollotxarreroa duena. Serieko nemesia itzulia ote den edo bere jarraitzaileen kontua den ez dago argi, baina kapitulu osoan rollotxar asko ematen duten pertsonaiak pasa dira, hori bai. Ez dakit gauza puntual bat izan den, gehiagotan halakoak egindo dituzten edo pertsonaietan izan dezakeen eraginan sakonduko duten. Hauek beltz jartzen direnean oso beltz jartzen dira.
Homeland – 03×08 – A Red Wheel Barrow
Carrie-z eta bere nahi-dudalako-egiten-dut horietaz kokoteraino nago. Tipak gero eta urduriago jartzen nau eta beti bere kasara ibiltzeaz aspertuta nago. Serieko gauza interesgarri bakarra Saul, bere kontuak eta bere azpijokoak dira. Denboraldi honetan pertsonai honi garrantzia handiagoa eman izana eskertzen dut. Eta bukaera, beno, Brody-ren itzulerak nagitasuna ematen dit.
Revenge – 03×08 – Secrecy
Seriea bere horretan dabil Daniel eta Emily arteko ezkontza-bidean arazoak jartzen eta bidezidorrak hartzen. Gero eta elementu gehiago sartzen ari dira gauzak zailtzeko baina, eztakit, gero eta behartuagoa ikusten dut dena, batez ere Emily eta Victoriaren arteko eraso eta kontraerasoak. Eta bukaerak kriston ezuztekoa beharko zukeena, ba bere horretan geratzen da.
Person of Interest – 03×09 – The Crossing
Kriston tentsioa kapitulu osoan zehar. Gertatzen den guztia HRko burua FBIari eman arte. Edozein momentutan beraietako bat edo maite duten norbait hil daitekela dirudi. Carter eta Reese arteko maitasun momentuak jokoz kanpo harrapatu nau eta Root eta Finch artekoa ez dut oso ondo harrapatu. Eta bukaera? Baina nola bukatu daiteke horrela? Zur ta lur utzi nau azkenengo eszenak, benetan, denboraldi bukaera edo denboraldi erdia ez izateko protagonista bat horrela hiltzea flipatzekoa da.
Marvels.Agents.of.S.H.I.E.L.D
Peter MacNicol handia lanean ikustea beti eskertzekoa da eta kapituluan egiten duen papera bere neurrikoa da. Egia esan gainontzekoak jan ditu, benetan, ze xarna gutxi, Coulson izan ezik. Bai txantxak egiten saitzen dira, bai momentu dramatikoagoak edukitzen saiatzen dira, baina, zu, ez dute neurria ematen. Baina, tira, behintzat entretenigarria izan da.
Ravenswood – 01×05 – Scared to Death
Hara ze nolako rollo txarra duen serie honek eta ze gorputz txarra uzten duen. Nerabe kontuak ti-ta batean igarotzen dituzte, eta alderdi beltz-beltzenean sakondu dute. Pixkat altxorraren bila doazela dirudi ere. Eta, beno, Miranda arropaz aldatu da. Egia esan, euren buruari dramatismoa kendu nahi badiete ere, gaurkoan ez dute lortu, kriston rollo txarrekoa izan da. Eta bukaera? Misteriotsua izan beharko lukeena oraindik ere gorputz txarragoa uzten du.
Modern Family – 05×08 – ClosetCon ’13
Atsegina izan da. Alde batetik Jay eta Claire aita-alaba momentuak izaten, bestetik Cam eta Mitch lehenaren jaioterrian eta gainontzekoak egunpasa Gloriaren etxean batera. Lehenak ondo, bigarrenak nahiko topikoak (baina Lilyk ikutu dibertigarria ematen dio) eta hirugarrenak nahiko ondo, dena demasa, baina entretenigarria izan da.
Misfits – 05×05 – Series 5, Episode 5
Kapitulua batez ere Finn-en eta Rudy-Jess harremanean zentratu da. Ondo, pixkat beldurgarria Finn-i gertatu zaiona, guztiak umore ukitua izan du eta entretenigarria izan. Kapitulu zuzena, ezer aipagarririk gabe.
Revolution (2012) – 02×09 – Everyone Says I Love You
Harraroa. Horrela, oro har. Miles eta besteak Aaron aurkitu nahian. Eta honek bitartean nanozitoekin hitz egiten jartzen da. Azkenean, beti bezala, tiro, eztanda eta korrika askoren artean Aaron-en mendeku nahia guztiarekin bukatzen du bai, azken kapituluetan izan dugun supergaiztoa barne, baina nanozitoekin harremana bukatzen zaio. Bere aldetik Neville Washington bidean jartzen da eta bere emaztearekin topo egiten du baina ezezagunak bezala jarraitzea erabakitzen dute, azpijokoren bat daramatela. Dena harraroa ere kontu honetan. Esandakoa, kapitulu harraroa.
Parenthood – 05×09 – Election Day.
Beno, denboraldiko korapilo nagusitako bat kapitulu honetan ebazten da. Eta ez, Kristinak ez ditu hauteskundeak irabazten gutxigatik (agerikoa zen horrela izango zela) baina bukaera irabazi balu bezala azaltzen dute ze, azken finean, bere lagunak esaten dioen bezala, iada irabazi du. Momentu oso goxoak eta politak bizi izan ditugu bere inguruan. Gainontzekoa ba, beno, samurra Max-en ingurukoa eta Joel eta Juliarena batetik eta Amber eta Ryanena bestetik guztiz itxaron zitezkeen, biak pixkat behartuak ere. Kapitulu polita, borobila, ikusteak merezi duen horietakoa.
Scandal – 03×08 – Vermont is for Lovers, Too
Serie honetan kapituluro eskuetatik joan zaiela iruditzen zait. Eta beraien ihesaldian aurrera jarraitzen dutela zentzurik ez badauka ere. Eta horretan berriro ere Fitz eta Olivia maitemindu zaizkigu. Gainera modu ez sineskor batean Oliviak lan egiten zuen hautagaia serietik kendu dute eta, horrela, bidea libre jartzen da Oliviak Fitzen kanpainan lan egiteko. Cyrus-i eskuetatik joan zaio dena, Quinn-en kontuan bezala. Eta Oliviaren amaren kontua, iradokitzen dena nahiko rollo txarrekoa da, bukaera sinesgaitz batekin batera, dena eskuetatik joan zaiela dirudi.
Blue Bloods – 04×09 – Bad Blood
Eskerrak emateko eguneko berezia. Hiru istorio egon badira ere, Danny eta Baez-en kasua izan da indar gehien izan duena, Familia batez aritu dira baina ez Reagantarrei buruz, Baez eta bere anaiaz baizik. Beste biak, baita ere familiei buruz, beste ikuspuntu batetik. Bai, esker onaren kontuarekin dena familien inguruan ibili da. Eta, hala ere, ondo egon da, atsegina izan da, errez jarraitzen den horietakoa.