Esker ona emateko eguna dela eta serie gutxi izan ditugu aste honetan. Baina Major Crimes itzuli denez, serie gutxi ikusi izanak ez zait ardura.
Castle – 06×10 – The Good, The Bad & The Baby
Esker onak emateko egunaren berezia. Oso atsegina izan da, haurtxoak eman dion ikutua dela eta. Kasua parre egitekoa ez bazen ere pixkat altxor-bilaketa formatua izan du benetan zer gertatzen zen jakin arte. Bai, gozatzen den kapitulu horietakoa. Gainera dena lotuta bezala egon da, oso ondo josita eta gustora ikusten den horietako. Eta bukaerako txantxak dena borobildu du.
Homeland – 03×09 – One Last Time
Brody drogazale-jonki osoa izanda bueltatu denez, kapituluaren lehen partea drogak uztea eta gorpua garbitzea izan da. Oso geldoa egin zait zati hori. Bitartean Saul eta Carrie-k gauzak argi utzi dituzte eta azken honek Brody Saul-en planetan parte hartzeko egin beharrekoak egitea erabakitzen du. Eta hor Dana sartzen dute. Niretzat Danarekin erlazionatutako guztia pixkat gatzgabetua. Behintzat Saul-en plana zein den behingoz badakigu eta pertsonai oso konplexu bezala agertzen zaigu. Gainontzekoak oso leunak dirudite bere aldean, beti kontu berdinekin. Eta iada Brody bere misioa betetzeko bidean joan da. Ikusiko zer gertatuko den.
Major Crimes – 02×12 – Pick Your Poison
Udazkeneko denboraldi-erdiaren lehen kapitulua. Udako bukaeran gauzak nahiko ilun gelditu ziren baina modu nahiko leunean kudeatu dute denboraldiko bigarren zati honetan izango den ildoa garatzeko. Rusty eta Sarah arteko harremana gero eta sendoagoa eta ñabarduraz betea. Kapituluko kasua gogorra, grisez eta ñabarduraz betea eta oso Brenda erara ebatzita. Momentuoro interesa mantentzen da, momentu umoretsu bikainak ditu, istorio ona eta oso ondo eramanda. Beti Provenzaren lana eskertzekoa da. Kapitulu oso ona denboraldiaren itzuleran.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×09 – Repairs
Behingoagatik antzezleen partetik kapitulua ona iruditu zait, gertatutakoak eta esandakoak sinesgarriak egin zaizkit. Berai buruzko kontu batzuk hobeto ezagutzea edo kapituluko kasua protagonistetan sakontzeko aitzakia bezala erabiltzea eskertu dut. Eta bukaera bikaina da, bere umore puntuak eta pertsonaiak heltzen doazela badirudi.
Misfits – 05×06 – Series 5, Episode 6
Umore beltz dosi nahikoak izan dituen kapitulu bat, horrekin nahikoa izango litzateke gustokoa izateko. Egia esan entretenigarria izan da, beste batzuetan baino koralagoa, Rudy eta Jessy-rena azukre gehiegi, baina, beno, pasagarria. Eta gainera Rudy 2-k bere superheroi taldea osatu du. Oraik zer gertatuko den ikusi beharko
Person of Interest – 03×10 – The Devil’s Share
Carter-en heriotza mendekatzeko kapitulua. Hasieran Reese Simmons hilko zuela zirudien, baina bere zauriek (eta Finch agertu izana) ekidin dute; gero Fusco izan zitekeela zirudien, baina Carter-i esker orain Fusco ez da polizia beltza. Eta agian gutxien itzaron zitekeenak hil du, bukaera oso poetiko batekin. Kapitulua, hortaz, oso ondo egon da. Gainera protagonista bakoitzaren flashback-ak egon dira psikologoaren aurrean, guztiak oso interesgarriak eta Root-en laguntza. Hasiera bikaina izan da, hitzik gabe, bakarrik irudiekin eta musikarekin. Orain denboraldian fase berri bat hasten da, Root-ek aipatzen duen mehatxuarekin eta Reese berreskuratuko ote zaigun zehazteko.