Genetika, genomika ta beste

SESBE 2013 kongresua

Ikertzaileok besteen lanak ezagutzeko eta gure lana gainontzekoekin partekatzeko kongresu, jardunaldi eta holakoetara goaz. Aste honetan Bartzelona aldean egon naiz Espainiako Biologia Ebolutibo Elkarteak (SESBE erderako laburduragatik) antolatutako kongresuan egon naiz.
 

 
20131201190824
 
Kongresuetan kafe artean ere zientziaz hitz egiten da.
 

 
Kongresuek formatu nahiko estandarra dute: hitzaldi nagusi bat kongresua hasteko, gero saio ezberdinetan banatzen da denbora, bakoitzean hitzaldi gonbidatu batekin eta parte hartzaileen artean hitzaldi laburrak. Eta kafe tarte eta bazkaltzeko tarteen artean poster saioak daude.
 
Kongresu honetako hasierako hitzaldia brutala izan zen, ENCODE egitasmoa, aurreko batean egitasmo hono buruz aritu nintzen , guztiz arbuiatuz. Oso destroyer-a izan zen. Gainontzeko hitzaldiak nahiko ezregularrak izan ziren. Batzuk interesgarriak, besteak dentsoegiak. Batzutan dena pixkat zaharkitua zegolela iruditzen zitzaidan, zilborrari begira bezala. Hitzaldi erraz eta arinak egin beharrean gauza asko esaten ziren. Eta posterretan gauza bera, letra gehiegi. Gure lanaren bizio txarrak, eta badirudi transmititzen dela.
 

 
20131201190855
 
Eraman nuen posterra.
 

 
Nire partetik poster bat eraman nuen, letra gutxirekin. Ez zuen bestelako harrerarik izan baina ez nuen besterik espero. Niretzat garrantzitsuena lagun zaharrekin berriro egotea izan zen. Gauza kuriosoren bat ikusi nuen eta kafe eta bazkarietan jendearekin egunean jartzeko aukera izan nuen.
 
Agian ohikoena egindako lanak aurkeztea, kontaktuak egitea edota losintxa egitea da. Nire aldetik, behintzat, ikasteko eta partekatzeko. Eta, batez ere, lagun zaharrekin egoteko.
 

Utzi erantzuna