Telesailak

2013ko 49. asteko serieak

Esker ona emateko eguna ostean eta gabonak gertu izanda, erritmoa jeitsi egin da. Hala ere zeozer izan dugu ikusteko.
 

 

Homeland – 03×10 – Good Night

 
Kapitulu osoa Brody Iran eta Irak arteko muga zeharkatzeko kontuarekin pasa dute. Bai, leku guztietatik oztopoak, arazoak eta zailtasunak dituzte eta horretan aritu dira kapituluan zehar. Eta hori Langley-n nola bizi zuten. Saul-en plana ia pikutara joaten da baina, tira, azkenean Brody-k muga zeharkatzen du. Dena pixkat luzeegia egin zait baina kapitulu zuzena. Gauza handirik gabe.
 

 

Major Crimes – 02×13 – Jailbait

 
Grisean mugitzen den kapitulu horietakoa bat, ez txuri, ez belt. Bikaina benetan, bi ildo nagusietan. Kapituluko kasua gogorra den horietakoa, eta gutxinako susmatzen zoaz gertatu dena. Baina berez gaizkileak zirenak ezin dezakezu esan istorioko gaiztoak direnik. Eta Rusty-ren ingurukoa bikaina izan da ere. Psikologo bikaina aurkitu diote gauzak ganoraz egiteko, xakea aitzaki. Kapitulu guztiz borobila, bai jauna.
 

 

Modern Family – 05×09 – The Big Game

 
Bere kolpe onak izan dituela onartu behar dut, batez ere Lily-ren inguruan eta hasieran Jay-k bere semeak kotxean eraman dituenean. Gainontzekoak nahiko hotz utzi nau, azpitrametako bakoitzak ez dit ezer berezirik esan. Hortaz kapitulu pixkat eskasa.
 

 

Misfits – 05×07 – Series 5, Episode 7

 
Totum rebolutum antza hartu diot. Seriea bukatzeko kapitulu bat falta dela azken deboraldiko laburpentzat jo daiteke, zabalik zeuden korapilo askorekin bukatuz eta pare bat konturi buelta emanez, azken kapituluan dena ebazteko. Ekaitzaren urteurrenaren ospakizuna aitzakia erabilita denetarik izan dugu, baina garrantzitsuena akaso Rudy-en arteko banaketa, Rudy 1 eta Jesse arteko haustura eta Rudy 2-ren superheroien kontua izan da. Kapitulua zuzena izan da baina pixkat hotz seriea bukatzear dagoen honetan.
 

 

Scandal – 03×09 – YOLO

 
Astero gauza bera esaten dut: gauzak gehiago alrebeste ezin direla uste duzunean, beren burua gainditzen dute. Ez dago nondik hartzerik eta, hortaz, gauzak gertatzen badira ere ez dakit benetan zer gertatzen ari den. Oliviaren amaren kontu, ba horixe, gora eta behera goaz eta oh, surprais, gaizto zan (sumatzen zena bestaldetik); Cyrus eta James-ena eskuetatik joan zaie; Quinn eta Huck-ena, beno, demasa. Eta bukaerako eszena? Baina nondik arraio bururatu zaie hori? Lehendakariordea bere senarra hiltzen? Joan zaie, joan zaie.
 

Utzi erantzuna