Genetika, genomika ta beste

2013 urteari begira

Iasta. Ziber-urtea bukatu da niretzat. Bihartik aurrera offline egongo naiz eta datorren urterarte ez daukat online egoteko intentziorik. Hortaz urteko azkenengo sarrera 2013ari errepasotxoa egiteko erabiliko dut.
 
2013a urte ona izan da duda barik. Beste urtebete bizirik eta beste urtebete gustoko dudanean lan egiten. Bizi dugun egoera latz honetan hori esan ahal izatea asko da.
 
Lanean gauzak ondo joan dira. Hiru artikulu publikatuak, horietatik bi kolaborazioak eta bestea oso gustora gelditu nintzen lan polit bat . Gauza gehiagotan lan egin dut, noski, baina neurtu daitezkenak , tamalez, horiek dira. Hori bai, labean eta errebisiopean hainbat lan ditugu. Atzokoan azkenengoa bidalita . Eta kongresu batera joan , benetan lagunak bisitatzeko aitzakia bat.
 
Baina lanarekin lotua, aurten benetan azpimarragarria dena, dibulgazioa egitera edo kultura zientifikoan murgiltzera edo txapa ematera ausartu naizela da. Hots, lana jendartera zabaltzea. Lotura honetan edo beste honetan aurki ditzazkezu . Eta horrek #txiotesia lehiaketako sari emanaldian hitzalditxo bat emateko aukera eman zidan , urteko momentu zientifiko onena duda barik!
 
Alderdi pertsonalean ere ezin nahiteke kexa. Lanean pozik egonda, lana edukita eta kriston jende jatorraz eta primerakoaz inguratuta egonda, nola kexa ninteke?
 
2013ak askorako eman du, Olentzerori 2014a antzerakoa izatea eskatzen diot. Eta Gabonetatik bueltan #kulturazientifikoa 1. jaialdian ikusten gara!
 

 
Zorionak ta Urte Berri On!
 

 
20131220105833
 
Urteko azkenengo kafepintxoa
 

 

Utzi erantzuna