Telesailak

2013ko 52 asteko eta 2014ko 1go asteko serieak

Gabonak kanpoan eman ditudanez hamabostaldi hau batera ikusi dut. Ez ditut serie asko ikusteke, egia esan, baina bi serieren denborldi berriak izan ditugunez pozin nago.
 

 

Community – 05×01 – Repilot & 05×02 – Introduction to Teaching

 
Serie zoro eta ikaragarri hau kapitulu bikoitzarekin itzuli zaigu. Eta bere erritmoan eta bere estiloan itzuli dira. Beti bezala bere buruaz eta beste serie/pertsonaietaz parre eginez, erreferentzia meta asko eta oso ondo ekarriak denak. Orain Jeff irakasle dugu eta ikasle/irakasle arteko harremana ageri zaigu. Ikusiko zer gertatuko den baina denboraldiak itxura bikaina du, fitxaje berriekin batera.
 

 

Major Crimes – 02×16 – Risk Assessment & 02×17 – Year-End Blowout

 
Kapituluak orain bi lerro nagusi dute: alde batetik jakitea Rusty izkutuko kontu hori egiteko gai den, bestetik kapituluko kasua. Rusty-ren kontuan, bere prestakuntzan, lehenengo kapituluan gainontzeko pertsonaiak hobeto ezagutzekotan, zergatik polizia egin ziren galdetu die. Provenza eta Flint-ena bikaina izan da, batez ere batak jartzen zituen aurpegiak besteak esaten zuenarikin; eta gogorrena Buzz-ena. Bigarren kapituluan Rusty-k bere lehen froga du eta bukaeran pot egiten duenez egindako guztiak ez du balio. Kapituluetako kasuei dagokiela, lehena gogorra eta garapen oso ankerrarekin. Fitz berriro ikustea oso ondo egon da eta kongresukideari nola egiten dioten aurre. Baina kasuaren ebazpena, to, gogorra eta krudela. Bigarren kapituluan erahilketa ikusgarriagoa izan bada ere, lehergailuak medio, nahiko arina iruditu zait, zuzena baina kontu handirik gabe.
 

 

Parenthood – 05×11 – Promises

 
Oraingoan Julia eta Joel-en arteko harremanak daraman gainbeheran sakondu dute, beren harremana gehiago kakaztuz. Zeek-ek gero eta gehiago nabari du Camile-n falta eta lagun berri batekin tabernako elkarrizketen bitartez irudikatzen doa. Max eta Hank arteko kontuekin Hank-ek bere buruari buruz egiten duen gogoeta itzelezkoa da, oso gordina. Amber ez dugunez orain bere nebaren maitasun kontuak gailentzen dira, institutuan zuen neskalaguna itzuli baita, oraingo txortalaguna jeloskor jarriz, ilehoria ala beltzarana. Eta Sarah, beno, bere alokatu gogokoena kriston tipoa dela dirudi, auskalo zer gertatuko.
 

 

Sherlock (2010) – 03×01 – The Empty Hearse

 
Bi urteko etenaren ostean Sherlock itzuli zaigu. Aurrekoan bere heriotza benetakoa ez zela bagenekien baina orain bizitzara itzultzea egokitu zaio. Eta, batez ere, Watson-ek nola hartuko duen. Egia esan bere freskotasun eta umore britanier horrekin utzili da, hots, beti bezala, Conan-Doyle-k idatzitakoari buelta oso berritzaileak erabilita. Sherlock-ek gelditu behar duen eraso terroristaren kontua ondo egon bada ere, entretenigarria, pertsonaiak eta beren arteko harremanak izan dira onena. Bai Watson-ek nola hartzen duen dena, bere garapena kapituluan zehar, eta gainontzeko pertsonaiek nola dena modu normalean hartzen duten. Kapitluko momenturik dibertigarrienak jendearen teorik izan dira Sherlock-en heriotzaren muntaiaren inguruan. Halako serie bat beti da atsegina.
 

Utzi erantzuna