Kafepintxo

2014ko 2. asteko serieak

Urte berria indartsu etorri da eta serie gehienak etenalditik itzuli dira. Asko izan dut ikusteko aste honetan.
 

 

Shameless (US) – 04×01 – Simple Pleasures

 
Telebistako familiarik lotsagabeena itzuli zaigu denboraldi berri batekin. Ian desagertuta egonda eta Lip Unibertsitatean, familiaren kontuak Fiona, Frank eta Debbien zentratu dira. Fiona bizitza paregabe batekin agertzen zaigu, poz-pozik eta gustora; Frank etxera eramaten dute eta bere gaixotasun eta adikzioekin Carl laguntzaile du; eta Debbie nerabe nahiko errebeldea izango dela dirudi. Veronica eta Kev artean, lehena haurdun gelditu da guztion harridurarako eta bigarrenari tabernaren jabea hil zaio. Milkovich-tarrak ere agertzen zaizkigu Ian dela, eta Sheila Galagher-tarren etxean garbitzen dugu. Hasiera leuna, gauzak pixkat kokatzeko . Frank-ena agian gogorrena.
 

 

Castle – 06×11 – Under Fire

 
Kapitulu ikaragarria. Bai dramagatik, bai akzioagatik. Tentsio uneak, momentu gogorrak eta bukaera on bat. Kapitulu erdia hasierako puntura heltzeko eta beste kapitulu erdia ebazteko. Ryan eta Exposito hilzorian (behintzat oraingoan ez dira Beckett eta Castle izan) eta bukaeran sutartetik erreskatzen dituzte Ryan-en emazteak haurra duen momentu berean. Kapitulua ez da ohiko kapitulua izan baina bikaina izan da.
 

 

Major Crimes – 02×18 – Return to Sender Part 1

 
Denboraldiko korapiloan murgildutako kapitulua. Intrigaz betea, tentsio une askorekin eta bukaera deigarri batekin. Rusty izan da zentroa une oro eta bere gain egon da kontu guztia. Kapituluko kasua aitzakia bat izan da korapiloa askatzen hasteko eta bukaeran gertatzen direnei bidea zabaltzeko. Kapitulu ona, txukuna eta benetan interesgarria.
 

 

Revenge – 03×11 – Homecoming

 
Denboraldi honetan keinatzen baina ez jotzen dabiltzala iruditzen zait, eta kapitulu hau adibide on bat da. Bi momentutan jokoa aldatuko zela zirudien baina, ez, kapitulu bukaeran Jack zaldun bat bezala Emily erreskatzen du. Eta pikutara joku aldaketa, Charlotte-k Jack-ek esandakoa sinistu artean, horrela ez bada, zeozer aldatuko da. Aldaketa leunak badaude, bando aldaketa batzuk eta Mathis-en neskalagun berri hori. Gainontzekoa, betiko patroia baina orain ez dakigu oso ondo zein norabidetan. Kapitulua bai, ondo, baina joku gehiago eman zezakeen.
 

 

Sherlock (2010) – 03×02 – The Sign of Three

 
Kapitulua oso bitxia izan da. Watsonen ezkontza aitzakia moduan hartuta, Holmes-Watson harremanean sakontzen dute eta ustez loturarik ez duten kasuak kontatzen joan dira. Eta berez denak harremana zuenez kapituluaren bukaera oso ondo egon da. Kapitulu osoa bezala. Holmes-ek giza harremanetarako dituen arazoak agerian gelditu dira baina modu oso dibertigarrian plazaratu dituzte. Kapitulo oso atsegiana izan da, bai.
 

 

Person of Interest – 03×12 – Aletheia

 
Gabonak baino leen utzi gintuzten puntuan kokatzen dira, denboraldiko korapiloa den kontuan sakontzen jarraitzen dute eta erdizka ebazten dute. Egia esan kontu guzti hau pixkat luzeegia egin zait, baina, beno, Finch-i buruzko flash-ak eta gertatzen diren gauzek interesa mantentzen dute. Hala ere ez dakit oso ondo nora joan nahi duten, dena nahiko kaotikoa iruditzen ari zait, orain ahaztuta geneukan gaizto bat itzultzen da, beste makina bat egotea, etab, baina, beno, ikusiko dugu zer gertatzen den.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×11 – The Magical Place

 
Serieak kutsu beltzago bat hartu duela iruditzen zait. Akzioa bere neurri horretan jarraitzen du baina guztia krudelagoa eta agerikoagoa dela iruditzen zait. Clairvoyant serieko gaizto ofiziala bilakatuta eta dena Coulson-en inguruan mugituta denboraldiaren lerro nagusia zein den argitu dute. Berez kapitulua ondo, pixkat karisma gehiago duten pertsonaietan zentratu dira eta, behintzat, talde bezala aritu dira. Entretenigarria.
 

 

Community – 05×03 – Basic Intergluteral Numismatics

 
Kriston kapitulua. Bikaina, ederra, ikaragarria. Prozedimental askoren parodia ezinhobea, hasierako tituluak Red Dragon parodiatzen, profilak egiten, pertsonaien arteko harremank paraodiatzen eta bukaera ikaragarri horrekin. Benetan, oso oso ona, gustagarria, Harribitxi horietako bat.
 

 

Modern Family – 05×11 – And One to Grow On

 
Kapitulu atsegina izan da, momentu oso dibertigarriekin, batez ere Cam eta Mitch nerabeenak egiten. Gainontzekoak ondo, neurrian eta azpitrama guztiak interesa izan dute. Entretenigarria.
 

 

Revolution (2012) – 02×10 – Three Amigos

 
Gabonetako geldialdiaren ostean serieak norabide berriak hartu ditu. Alde batetik Bass, Miles eta Raches Bass-en semearen bila doaz. Honek Mexikora garamatza, estatu berri bat bisitatuz, eta hainbat konturarko eman eta emango du. Bestetik Aaron bere epifaniaren bila joan da eta kapitulu bukaeran izan du. Aitite eta biloba herrixkan gelditzen dira eta EEBB laranja horien inguruan misterio berri bat daukagu. Eta, interesgarriena agian, Neville (tipoa crack bat dena) eta bere emazteak duten planerana izan da. Itzuli dira, bere akzio, trama berri eta gainontzeko kontuekin.
 

 

Parenthood – 05×12 – Stay a Little Longer

 
Trama ezberdinek aurrera jarraitu dute kontu handirik gabe. Beti bezala Joel eta Julia artekoa behartuena iruditzen zait baina, tira, drama nonbaiten jarri behar zuten. Sarah eta Hank artean dagoen kimika ukaezina da eta indartu nahi dutela dirudi. Gainontzekoak ondo, dibertigarria Jasmine, Crosby eta abeslariaren kontua eta pixkat pena emanda Max-en ingurukoak. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 04×14 – Who’s in the Box

 
Orain Fitz gaiztoa omen dela (eta auskalo zer duen gordeta soto hortan) serieak beste ikutu bat du. Pertsonaiak sartzen eta irtetzen jarraitzen dute (Caleb bi serietan aldi berean ez izateko puskaketa erromantiko gatzgabetu bat izan dugu) eta antzezleak auzo lotsa ematen dute, baina trama gehienek interesa pizten dute, barregura ere, baina behintzat ez du aspertzen. Eta orain Ali gaiztoa bilakstzeko prozesuak bere ikutua ematen dio.
 

 

Ravenswood – 01×06 – Revival

 
Caleb-ek PLL-n Hannarekin apurtu ostean serie honetan gaia pixkat ukitu eta iada pasa egingo dute Caleb eta Miranda artekoa egin ahal izateko. Horretaz gain gero eta misterio gehiago agertzen dira, azpitrama gehiago eta gero eta gauza harraroagoak. Hala ere interesa mantentzen dute, ez oso aspergarria (beno, sexuaren kontua izan ezik, pizkat auzo lotsakoa izan da) eta ezustekoren bat edo beste eman dizkigute. Beste barik.
 

 

Blue Bloods – 04×12 – The Bogeyman

 
Kapitulu gogorra izan da drogak duten eragina hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Danny-k eraman du ikerkuntza nagusia, tiro, akzio eta bestelakoen artean. Nicky-ri pixkat protagonismoa eman diote, serietik ateratzeko bidea azaltzeko. Frank-ek ere bereak izan ditu. Dibertigarriena Jaimi eta bere kideari gertatutakoa, irrifarre pixkat kapitulu gogor baten barruan.
 

Utzi erantzuna