Telesailak

2014ko 3. asteko serieak

Revenge – 03×12 – Endurance


 
Beno, goazen, jaia. Bai, jokoa aldatu da baina ez dakit nora joan nahi duten horrela (argiki Emily eta Daniel gorroto harreman batean sartzen) eta ze nolako ibilbidea duen honek. Gainontzekoa, horren inguruan ibili da, Emily eta Victoriaren artekoak puntu honetara eraman gaituzte, orain Jack, Nolan eta Aiden ez dakit nola berkokatuko dituzten, eta japoniarraren alabarena ez dakit zertara datorren. Auskalo. Kulebroia bai, baina berriro ildoa galdu dut.
 

 

Sherlock (2010) – 03×03 – His Last Vow

 
Kapitulu bizia. Hasiera pixkat luzeegia egin zait baina azkenengo ordu laurdenak merezi du. Batez ere azken minitua Moriartyren itzulerarekin. Bai, Moriartyzalea naiz eta kapituluaren momenturik onenak berak eman ditu, bai Sherlock hilzorian zegoenean Sherlock-en buruan, bai kreditu osteko azkenengo segunduak. Barruan egon dena istorio interesgarria, tipo horrena (Murdoch-i kritika bat?) sekretuak bere buruan gordetzen, inongo makinean, denboraldiko nemesia bilakatuta. Et.a batez ere Mary. Beitu nondik Watson gixajoa bere emazteak ere iruzur egiten diola. Interes gurutzatu asko, harremanetan inplikazio asko baina azkenean bere interesa izan du. Orain bi urte itzaron beharko ditugula suposatzen dut, Moriarty itzultzen bada, mereziko du itzaroteak.
 

 

Castle – 06×12 – Deep Cover

 
Castle-n aita espia izateak joku asko ematen du. Eta beraien eta Martharen arteko harremanean sakontzeko. Kasua ondo, Castle-n aita hor erdian egoteak ematen dion puntu horrekin. Badakizue, espiak, tiroak, iruzurrak, azpijokoak, kontu horiek. Eta Castle eta Beckett-en ezkontzaren ingurukoak oso dibertigarriak. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 02×19 – Return to Sender Part 2

 
Denboraldiko azken kapitulua. Azkenean Rusty-k epaiketan lekuko gisa adierazpenak egin ditu. Latza izan da baina bikain egin du, bukaeran defentsaren lana hankaz gora utzita. Bitartean bera hiltzen saiatu den tipoaren atzetik joan dira. Gauza bat eta bestearen artean azkenean nor zen aurkitu dute eta harrapatu dute, Provenza-ren tiro bikain batekin. Kapitulua oso ondo egon da, denboraldi bukaerak merezi duena, eta Sharon eta Rusty arteko azken eszena oso samurra izan da. Trama guztiak guztiz itxi egiten direnez denboraldi berrian auskalo zer gertatuko den.
 

 

Person of Interest – 03×13 – 4C

 
Adiskidetzearen kapitulua. Bai, Reese-k eta Finch-ek pakeak egin dituzte azkenean. Kapituluaren planteamendua oso interesgarria, makinak Reese hegazkin batean jartzen du eta Finch-ek lagundu behar dio. Baita hegazkina lurreratzen ere. Hegaldia berak umore ukitu bikainak izan ditu, batez ere mundu guztiak hil nahi zuen tipoarena. Kapitulu polita, atsegina eta entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×12 – Seeds

 
Beno, kapitulu entretenigarri bat. Alde batetik SHIELDi buruzko zeozer gehiago ikasi dugu (bere akademiak) eta bestetik Sky-ri buruzko misterio bat ebatzi da baina gehiago ateratzen. Kapitulua bera ondo, ez du zian bestelakorik. Ta guztiz argi geratzen da Clarvoyant hori serieko nemesia dela, denboraldian zehar agertu diren gaizto guztiak konektatuz.
 

 

Pretty Little Liars – 04×15 – Love ShAck, Baby

 
Ba hauek berera itzuli dira, maitasun kontuak edonondik, drama sinesgaitzak, antzezpen tamalgarriak, berriro agertzen diren pertsonaiak eta halakoak. Baina denak beste ikutu bat du Fitz kontuko gaiztoetako bat dela jakiteak, guztiari halako rollotxarreko atmosfera ematen dio. Iada ez dakit zer den A, Ali ametsetan agertzen zien, Fitz-ek zer nahi duen… baina ziur modu zentzugabean askatzen dutela korapilo hau!
 

 

Modern Family – 05×12 – Under Pressure

 
Kapitulu pixkat ezberdina. Alex-en ingurukoa nahiko gogorra, hasieran txantxa egitekoa zena gerora nahiko pisu dramatikoa hartu du. Gainontzekoek txantxarako aukera eman dute, institutuari bisita eginez: Phil eta Jay denaz pasatzen, Claire flipatzen eta Gloria burrukatzen. Gainontzekoak gutxi agertu dira, akaso deigarriena Mitch-ek, beti bezala, zeozer dela erakustearren hanka guztiz sartzea. Eta Lily, beti bezala, onena.
 

 

Revolution (2012) – 02×11 – Mis Dos Padres

 
Lau istoriotan banatua egon da kapitulua. Aaron Gracerekin aurkitu ostean bere emazte ohiarekin aurkitzen da, nanozitoen gurasoak bezala herrixka hortan batu baitituzte. Eta hor gelditu gara hauekin. Charlie eta bere aitonaren kasuan herrixkan zeozer gertatzen zela eta azkenean tifusa dagoela esaten die EEBBko tipoak, laguntza eske, edo. Ni behintzat ez naz fidatzen. Neville-n kasuan semeak hanka sartzen duenez drama dugu eta EEBBk bere reprogramazio zentru gehiago egingo dituztela. Eta gauza gehien gertatu den istorioan, tiroak, burrukak eta denetarik, Monroe eta bere semearen kontuarekin. Orain badirudi Mexikotik alde egin dutela Monroe inperioa berreraikitzeko.
 

 

Ravenswood – 01×07 – Home is Where the Heart Is – Seriously Check the Floorboards

 
Pertsonai berriak sartu direnez eta trama berriak sartu dituztenez hau pixkat zoratzen ari da. Eta maitasun ta sexu kontuak gauza nahiko rollotxarrekoekin nahasteak zur ta lur uzten nau, dena oso sinegaitza bilaktzen da. Eta istorioa bera aurrera jarraitu beharrean bidezidor batean dagoela dirudi. Ikusiko zer gertatzen den.
 

 

Community – 05×04 – Cooperative Polygraphy

 
Kapitulu nahiko kuriosoa, ikasketa gelatik irten gabe. Pierce-n heriotza dela eta poligrafotik pasa behar dira eta bere miseriak atera. Momentu oso dibertigarriak, Chan-ekin batez ere, eta bukaera oso tristea. Jakina zenenz Troy-k seriea utziko du eta kapitulu honetan azaldu dute nola. Kapitulu oso berezia, oso ona (agertzen ez den pertsonaia batek nola eragiten duen) eta oso meta.
 

 

Parenthood – 05×13 – Jump Ball

 
Momentuz gelditzen diren denboraldiko korapilo nagusiak ondo ez doazen bi bikote dira, alde batetik Julia eta Joel, bestetik Zeek eta Camlle. Eta bi bikote hauen arazoetan sakondu dute, lehena nahiko agerikoa, bigarrena sotilagoa. Gainontzekoa, Drew-ren maitasun kontuak eta bere arrebaren ez-maitasun kontuak, aitarengana joanez. Eta Hank, handia Hank. Familiakoa ez den bakarra baina ze ona den pertsonaia eta ze ondo antzezten duen Ray Romanok. Egia esan kapituluko onena bera eta bere kontuak izan dira.
 

 

Blue Bloods – 04×13 – Unfinished Business

 
Kapitulu latza, Danny-n zentratua. Edo bere mamuei aurre egin ezinda. Eraman duen kasua beran sakontzeko aitzakia izan da, gudaren ondorioi buruzko gogoeta. Kapituluko beste ildoa, bere aitak kasu zahar bat birpasatzen, bere kontuak izan ditu. Baina protagonismo gehiena Danny-n izan dugu.
 

Utzi erantzuna