Telesailak

2014ko 5. asteko serieak

Midseason-a, neguko joku olinpikoak tarteko, hemen dagoela nabari da, serieak noizbehinka aireratuz. Hemen aste honetakoak.
 

 

Shameless (US) – 04×03 – Like Father, Like Daughter

 
Beno, denboraldiko korapilo ezberdinetan sakondu dute. Fiona bere mutilagunarekin eta honen anaiarekin sortzen den kontua, txarto bukatuko duena. Lip eta unibertsitean dituen arazoak. Frank bere alaba ezezagunarekin harremanetan jarri, gezurretan bere aita ez dela esanez, bere gibela lortzeko. Gainontzekoa pixkat lastoa, ez da kapitulu oso borobila izan, egia esan.
 

 

The Following – 02×02 – For Joe

 
Carrol-i Carrol ez izateak kapitulu hau iraun du. Bukaerako “naizena naiz” hori agerikoak gain topikoa da. Baina zer egingo diogu odola ikusi nahi badugu. Bestalde Hardy bere kasara gauzak egiten jarraitzen du biki maltzurrak berarekin kontaktatuz. Eta FBIarekin arazoak ditu hori dela eta. Beno, kapituluan, hildako eta odol gehiago edukitzeaz gain, ez da bestelakorik gertatu eta dena betiko moduan.
 

 

Pretty Little Liars – 04×17 – Bite Your Tongue

 
Hauek rollo txarreko kontuetan jarraitzen dute. Emily eta Spencer haserretu izana baliatu dute bakoitzaren paranoiak eta kontuak kontatzeko kapituluan. Emily bere beldurrekin, Spencer Alison-en egunerokoarekin, Aria leku guztietan muturra sartzen eta Hanna detektibearena egiten. Nahiko harraroa dena, egia esan. Eta hainbat bidezidor hortik egoteak ez du asko laguntzen. Baina hori bai, bukaeran berriro lauak batera lagun minak izaten. Inoiz ez da joko aldaketa handirik gertatzen edo mantentzen.
 

 

Ravenswood – 01×09 – Along Came a Spider

 
Egia esan behar badut, serie honetan batzuetan beldur kontuekin pasatzen dira, beldurgarriak baino desatseginak direlako. Kontu berrietaz gain badirudi baten bat ebazten hasi direla edo, behintzat, aurreratzen. Nerabe kontuekin nahasten direnean auzo lotsa ematen du baina behintzat gainontzekoan zeozer aurreratzen doaz, bidezidor gehiagi hartzen badituzte ere. Beste trantsizio kapitulu bat benetan zeozer gertatuko dela itxaroten.
 

 

Revolution (2012) – 02×13 – Happy Endings

 
Kapituluaren hasiera cliffhanger bat minutu batean nola konpondu eta beste gauza batera pasatzearen adibidea da. Dida batean aurrekoetan zeuden kontuak modu arin eta sinesgaitz batean konpondu eta beste gauza batera. Beste barik. Monroe eta gazteak soldaduak erostera doaz bere arazoak izanda, Rachel eta Miles herrixkan geldituta. Eta hor Neville agertzen zaizkie, azpijokoan, bere misioa Monroe hiltzea baita. Hori guzti hortik. Bestetik Aaron dugu oran nanozitoen eliza ikusten. Berriro ere serie hau eskuetatik joan zaie.
 

 

Community – 05×06 – Analysis of Cork-Based Networking

 
Kapitulu handia, bikaina benetan. Game of thrones-i buruzko txantxak eta kritikak izugarriak, Nathan Fillion hortik ikustea ikaragarria, gertatzen den guztia parregarria eta bikaina. Erreferentziak, bai metak zein beste seriei, ahaztu gabe. Ederra, primeran pasa dot, parre ugari eta txaloak. Oso oso ona.
 

 

Blue Bloods – 04×14 – Manhattan Queens

 
Entretenigarria eta, momentu batzuetan, oso dibertigarria. Danny-k eraman duen kasua momentu oso onak utzi ditu, kasua bera ahuntzaren gauerdiko eztula bazen ere. Frank-ena Baker-ek eraman du eta oso dibertigarria izan da ere. Pertsonai honi indar gehiago eman beharko liokete. Gordinena Erin-en kontua izan da, bahiketa eta guzti, baina azkenean ez da oso dramatikoa izan. Oro har kapitulu atsegina.
 

Utzi erantzuna