Kafepintxo

Inside Llewyn Davis

20140206200945
 

 
Coen anaien jarraitzaile sutsua naiz. Beren filmeak zineman ikusten ditut filmea behar bezala ikusteko. Eta, bai, beren jarraitzailea naizenez, nire iritzia alboratuta dago, bere filmeak beti baikor ikustera joaten naiz.
 
Inside Llewyn Davis Coen anaien 16. filmea da eta aurrekoetan azaldutako eta landutako istorioak eta narrazio moduak agertzen dira. Galtzaile baten bizitza kontatzen digute, sekundario xelebreak daude eta musika bikaina da. Isaac-ek Davis oso sinesgarri egiten du, begirada galdu horrekin, benetan ezer axola ez diona. Sekundarioen artean John Goodman aipatuko nuke, beti bezala bikain agertzen den tartean. Eta katuaren kontua Coen anaien ikutu hori ematen dio.
 
Musikak berezko aipamena behar du. Bikaina, benetan bikaina. O brother where art thou? gogorarazi dit, kasu honetan folk musikarekin. Abesti gordinak Davis-enak, arinagoak gainontzekoenak.
 
Filmea bera A Serious Man gogorarazi dit momenturen batean, dena txarto ateratzen zaion tipo bat irudikatzen. Bukaera benetan maisulana iruditu zait, lehenengo ikuslearekin jolastuz eta bigarrena Davis-ena zoritxarra Bob Dylan-en doinupean ikustea.
 
Bai, asko gustatu zait. Galtzaile baten erretratua, ikutu surrealistekin eta musika bikainarekin. Gordina, gogorra, baina bikaina.
 

Utzi erantzuna