Telesailak

2014ko 6. asteko serieak

Aste hauek arraroak izaten ari dira serieak agertu ta desagertzen dabiltzalako. Eta Ravenswood denboraldia amaitu du, ikusiko berriztatzen duten.
 

 

Shameless (US) – 04×04 – Strangers On A Train

 
Pixkat trantsizio kapitulua. Frank-en kontuan berak ez du lortzen transplantea egitea diru kontuak direla, eta azkenean bere alabari bere aita dela esaten dio. Hasierako hasarrearen ostean badirudi gehiagorako emango duela harreman honek. Debbie-ren kontua pixkat behartuta dena, baina tira, gaztetxoak horrelakoak dira. Bere ahizparena ere, pixkat behartuta. Fiona-k egiten duena dramarako ematen du baina eztakit oso sinesgarria den. Lip-ena eta tabernarena, beno, pase bat daukate. Orain, Malkovich-ena lastoa dela iruditzen zait, Ian-en hutsunea edo betetzeko. Kapitulu balekoa, baina ezer esangarririk gabe.
 

 

Castle – 06×14 – Dressed To Kill

 
Entretenigarria izan da. Asko gustatzen ari zait nola dabiltzan Becket eta Castle-en ezkontzarena eramaten, kapituluko kasuarekin modu finean lotuz. Kasua ondo egon da, bere kontuekin eta gauza interesgarriekin. Baina azkenean hiltzailea nor zen susmatzen zen, arrazoia beste kontu bat zen. Eta esandakoa, bazirudien Beckett atzera egingo zuela ezkontzan baina, nire behintzat, harritu nau nola eraman duten eta bere balizko duden arrazoia. Kapitulu txukuna.
 

 

The Following – 02×03 – Trust Me

 
Hauek fitxak mugitzen jarraitzen dituzte gu guztiz zoratzeko eta Joe-ren itzulera baimentzeko. Zoratu, Ryan-en papera dela eta, arriskuan omen zegoen emakumea denan sartuta dagoelako (biki zoroen ama da!), gelditzen ziren Joeren jarraitzaileak hiltzen dituztelako Emma izan ezik (beri Emma) eta Joe-ren kontua demasa izan da. Baina serie honetan hau da dagoena: aldaketak, zoramena eta odola. Batez ere hori, odola edonondik.
 

 

Person of Interest – 03×14 – Provenance

 
Kapitulu normal bat izan dugu. Ez denboraldiko konturik, ez ondorio lazgarriak, bakarrik kasu bat eta kasu hori konpontzea. Txukuna, kasua pixkat emozioetan oinarrituta, baina akzioa eta suspensea egon dira, hortaz, kapitulu zuzena. Kontu handirik gabe, serie honetako kapitulu arrunt bat. Eskertzekoa behintzat.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×13 – T.R.A.C.K.S.

 
Behintzat kapitulua kontatzeko modua bitxia izan da. Pertsonaia bakoitzak gauzak nola bizi izan dituen besteak galtzen dituen puntutik beste batekin aurkintzen denerarte zatiak egin dituzte eta horrela akzio guztia nola gertatu den. Hori bai, bukaera nahiko dramatikoa, Skye hilzorian edukitzearekin nahikotxo pasa direla iruditzen zait, ez zen beharrezkoa. Baina gainontzekoa kapitulu entretenigarria.
 

 

Pretty Little Liars – 04×18 – Hot For Teacher

 
Gauzak gertatu gertatu dira baina gutxi aurreratu dela iruditzen zait, dena pixkat zeozer gertatuko dela itzaroten. Ze, egia esan,ez dugu ezer berririk jakin, akaso pertsonaiek zeozer susmatu dute, baina ez da ezer berririk egon. Fitz-ena nahiko beldurgarria dela bai, Allison hortik agertzea arraroa eta gainontzekoa, beti bezala, gainatzeztua eta bidezidor gehiegi. Baina, beno, beste barik.
 

 

Ravenswood – 01×10 – My Haunted Heart

 
Denboraldi bukaera. Eskerrak denboraldiko azken kapitulua zela, ze lasto gehiago ezinezkoa zen. Bakarrik bi kontu izan dira interesekoak: Liv-ek bere mutilagunak bere aita hil zuela ikustea eta bukaeran gertatzen dena. Kapitulu osoan Caleb eta Hanna gora eta behera ibili dira, garrantzitsua zen kontuari denbora gehiegi kenduz. Azkenean Mirandaren osaba laguntzen die, antzinako Caleb askatzen du, Dillon hil egiten da eta paktuaren tipoa eta armiarmena berdina zela ikusi dugu. Eta orain, berrizten badute (hori ikustear dago) joko aldaketa egongo dela dirudi. Ikusiko.
 

 

Modern family – 05×14 – iSpy

 
Kapitulu oso dibertigarria izan da, sakelekoekin gora eta behera, sekretuak eta gaizki ulertzeen artean. Familia bakoitza bere aldetik txutxumutxuetan eta besteak kontrolatzen ibili dira, batez ere Claire, berarena patologikoa da. Eta bukaeran denak Haley-ren erakusketan oso dibertigarriak izan dira, eta argazkiak bikainak. Kapitulu ederra benetan.
 

Utzi erantzuna