Genetika, genomika ta beste

Genetikariari galdetu: Erasmus Darwin

#kzjaia ren barruan genetikari buruz izan ditzazkezuen galderak erantzuteko asmotan genetikariari galdetu ataltxoa hasi nuen. Aniturri BHItik jaso ditut lehengo galderak , ea erantzuteko gai naizen.
 

 
1. E. Darwin had a wide range of skills and abilities.
 
Erasmus Darwin
 
), Charles Darwin
 
) ezagunaren aitona, medikua, naturalista, fisiologoa eta filosofoa izan zen. Bai, hortaz, gaitasun hein handia zuela esan dezakegu. Gainera eboluzionista aitzindaria izan zen (bilobak aititeren lanak irakurri zituen) eta poeta ere genuen. Izan ere bakarrik naturalista izan balitz ere, nahikoa izango litzateke. Garai haietan biologorik ez zegoen, naturalistak ziren, eta zientzia naturalen arloan ia denetarik egiten zuten. Baina Erasmus gainera beste hamaika saltsatan sartuta egon zen.
 

 
2. As a poet, E. Darwin was not as good as other remarkable writers.
 
Nori galdetzen diozun arabera. Wordswoth poetak gustoko zituen Erasmusen lanak baina Coleridge poetak ez zuen iritzi onik. Agian eboluzioaren alde egindako poemak ez dira musikatuak izango edo maitale bati bidaliko, baina bere jarraitzaileak bazituen. Baina filologoa ez naizenez eta poesia oso gogoko ez dudanez ez naiz gai bere poesia ona ala txarra zen esateko.
 

 
3. E. Darwin worked on the concept that humankind had evolved from microscopic organisms.
 
Horrenbeste gai jorratu eta garatu zituen momenturen batean horretan ere lan egin zuela. Zoonomia liburu mardulean ideia aipatu egiten du eta The Temple of Nature poemaren gaia hori da, mikroorganismoetatik gizartera egindako eboluzioa. Hortaz bai, kontzeptu hori landu zuen.
 

 
4. The Temple of Nature was published when E. Darwin was about to die.
 
Temple of Nature 1803an argitaratu zen, Erasmus hil eta gero, 1802an hil baitzen. Hortaz bere hilondoko lana da, ez zegoen hiltzekotan argitaratu zenean, iada hilda zegoen. Poema irakurtzeko gogoak eta pazientzia baduzue Gutenber egitasmoan irakur daiteke
 

 
Aniturri BHIko i(ra)kasleak, eskerrik asko genetikariari galdetzeagatik!
 
Besarkada bat,
 
Koldo
 

 
20140211103307
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du.
 

Utzi erantzuna