Telesailak

2014ko 7. asteko serieak

Mid-season eta joku olinpikoen artean kontu gutxi izan dugu aste honetan
 

 

Shameless (US) – 04×05 – There’s The Rub

 
Beno kapitulu honetan hainbat korapilo askatu dira eta berriak. Denbora gutxi izan bada ere Ian ere itzuli da eta zeresana emango du horrek. Baita Lip-ek protagonismo gehiago izan dezakela dirudi. Fionarena dena nahiko aurresangarria zen, eta Liam-ekin gertatutakoa behartuta. Frank-en ingurukoak, beti bezala, ez hankarik ez bururik eta txarto bukatzen dena. Tabernakoa bideratu dute, nahiko albo-kontua izan dena, denbora gehiegi eskeini diote. Gainontzekoak profil baxua. Seriea gero eta ilunagoa dela iruditzen zait, umorerako gero eta une gutxiago utziz.
 

 

The Following – 02×04 – Family Affair

 
Serie hau odolo odolagatik zela onartua neukan, baina kapitulu honetan odol gutxi ikusi da. Gehiago thriller modua hartu du eta gauza askotan burua joan zaiela edo gauzak behartu dituztela iruditu zait. Ze, egia esan, Joe-k oraindik jarraitzaile galduren bat edukitzea eta hau FBIarekin lotuta egotea edo FBIak Hardy-rekin duen obsesioa nahiko sinesgaitzak dira. Baita seme-alaba ugari dituen tiparena ere gero eta arraroagoa da. Bai, istorioa gero eta nahastuagoa dirudi.
 

 

Pretty Little Liars – 04×19 – Shadow Play

 
Kapitulu honetan joan zaie. Spencer-i hainbeste pilulak kalte egiten dio eta beran zentratutako flipada bat bizi dugu 40ko film noir estiloko kapitulu bat edukiz. Dena estilo horretan girotzen da eta Spencer-ek buruan dituen kontu guztiak nahasten dira, bai Toby, zein Ali edota Fitz-en kontua. Bai, kapitulu galdu bat azken finean ez delako ezer aurreratzen. Gauza bakarra bukaeran beste hiruak Aria Fitz-ekin ikusten dutela.
 

Utzi erantzuna