Sukaldean

Entsalada epela

entsalada_epela_0
 
Jaki honetarako sukaldatu behar den gauza bakarra tipula da. Tiratan zatitu ostean, zartagin batean su arinean jartzen dut karamelizatu arte. Orduan pikoloko piperrak tiretan gehitzen dizkiot berotzeko baino ez.
 
Tipula egiten den bitartean plater batean kontserbako hegamotza, olibak eta pipermina zatiak jartzen ditut. Bukaeran tipula eta piperrak gehitzen ditut eta dena ondo nahastu. Misterio handirik gabeko txerrikeri osasuntsu eta goxoa.
 

Utzi erantzuna